Hezkuntzako sailburu Begoña Pedrosak, gaur, berdintasunari buruz hitz egiten duten liburuen bidez irakurmena lantzen duen eskola bat partekatu du ikasleekin. Pedrosa sailburuaren arabera, liburu bakoitzean inspirazioa eragiten duten erreferenteak, estereotipoak hausten dituzten istorioak, eta errespetuz eta zuzentasunez bizitzen irakasten duten balioak aurkitzen ditugu. “Irakurtzeak gu hezteaz gain, ahaldundu ere egiten gaitu, hitzek boterea baitute” esanez amaitu du. Sailburuak aukera aprobetxatu du gogorarazteko neska bakoitzak jakin behar duela «izan nahi duena izan daitekeela, eta mutiko bakoitzak bere emozioak adierazteko askatasuna edukiz hazi behar duela, beldurrik eta bere izateko modua mugatzen duten estereotiporik gabe».
Hezkuntzako sailburuaren arabera, «irakurketak mundua aldatzeko hitzak ematen dizkigu. Irakurtzeak mundua hobeto ulertzen laguntzen digu, bidezkoa ez dena zalantzan jartzen eta aukera berriak irudikatzen. Eta gaur ikusi dut irakurritako hitzak ikasle horiek bere egiten dituztela gizarte berdinzaleago bat eraikitzeko».
Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren bezperan, bisita honek berdintasuna erantzukizun partekatua dela gogorarazteko balio izan du, eta berdintasunean oinarritutako hezkuntzak etorkizun bat ziurtatzen laguntzen duela, non neskek eta mutikoek ez dituzten beren ametsak mugatuko generoagatik, «eta etorkizun horretan, irakurketak eta hezkuntzak gure tresnarik onenak izaten jarraituko dute» esanez amaitu du Pedrosak.