Gasteizen jatetxe batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute


25_0166 Gasteizen jatetxe batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Gasteizen jatetxe batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Servicio de prensa

2025-03-07

Ertzaintzako agenteek 53 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, ostirala, goizaldean, Arabako hiriburuko ostalaritza-lokal batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik. Patruila batek atzeman du lapurra establezimenduaren inguruan, eta lapurtutako dirua, ia laurehun euro, berreskuratu dituzte.

Goizaldeko hiruak aldera, Ertzaintzari jakinarazi diote Lakua-Arriaga auzoko jatetxe batean lapurreta-alarma aktibatu dela. Herritarrak babesteko lanetan ari zen patruila bat bertaratu da, eta lokal inguruko kale batean pertsona bat ikusi du makurtuta eta metalezko bi kaxa bihurkin batekin manipulatzen. Polizia-dotazioak egiaztatu du kaxetako bat behartuta zegoela eta barruan, billete eta txanponetan, ia laurehun euro zeudela. Kaxen jatorriaz galdetu diotenean, ostalaritzako lokaletik lapurtu dituela aitortu du. Gainera, bi giltza ingeles zituen motxila bat zeraman.

Establezimenduaren alboko atea irekita zegoela eta inplikatua ustez bertatik sartu dela barrura egiaztatu ondoren, atxilotu egin dute.

Batez ere jabetzaren aurkako delituengatik polizia-aurrekariak dituen atxilotua epailearengana eramango dute dagozkion eginbideak amaitutakoan.

Jaitsi Argazkia/Foto