25_0169 Errenteria, ikastola batean lapurtzen harrapatu dute

Errenteria, ikastola batean lapurtzen harrapatu dute
Servicio de prensa
2025-03-08
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu du bart Errenterian, ikastetxe batean indarra erabiliz lapurtzea egotzita. Patruila batek gela batean aurkitu du atxilotua.
Gaueko hamaika eta erdiak pasata, Errenteriako ikastola batean alarma piztu dela jakinarazi diote Ertzaintzari. Berehala, herritarrak babesteko patruilak bertaratu dira, eta eraikineko ateetako bat bortxatuta zegoela egiaztatu dute. Agenteek barrualdea miatzeari ekin diote, eta gizon bat aurkitu dute gela batean ezkutatuta. Honek bozgorailu bat zeraman galtzetako patrika batean, ustez lapurtua.
Dagozkion egiaztapenak egin ondoren, atxilotu egin dute, indarra erabiliz lapurreta egitea egotzita.
Atxilotua epailearen esku utzi dute gaur, larunbata, goizean, polizia-eginbideak amaitu ondoren.