Donostiako hiru hondartzek ‘Ecoplayas bandera’ lortu dute berriz ere

Sari honek hondartzak ondo kudeatzen eta garbitzen direla ziurtatzen du

Donostiako hondartzak hiriaren irudi dira, eta kudeaketa-eredu gure herriko kostaldeko toki askotan.

Castelló-n egin den Hondartzen Nazioarteko XXIII. Biltzarrean, Donostiako hiru hondartzek ‘Ecoplayas Bandera’ lortu dute berriz ere. Bandera horrek ziurtatzen du hareatzak ondo kudeatzen eta garbitzen direla, uren kalitatea eta ingurumen-politika egokiak direla eta hobekuntzak egin direla hondartzetan erabiltzaileei ematen zaien zerbitzuan.

Hondartzetako zinegotzi ordezkari Carlos Garcíak nabarmendu duenez, “Donostiako hondartzetako zerbitzuen eta garbiketaren kalitatea berresteaz gain, aintzat hartu da sorospen-zerbitzurako ontzi motordun bat erosi izana ere. Hain zuzen, udan ontzi hori ez bakarrik erabili da bainularien larrialdiei erantzuteko, baizik eta baita karabela portugesen eta beste marmoka batzuen aurrean jarduteko ere. Horrez gain, sorospen-zerbitzuak artatzen dituen pertsonen pribatutasuna gordetzeko babes-pantailak erosi izana ere nabarmendu da Castelló-n egindako biltzarrean”.

Era berean, kontuan hartu dira:

  • Kontxan eta Ondarretan bainulariak hobeto ikusi eta babesteko baliza berriak jartzeko prozesua amaitu izana
  • Zurriolan hondartzako erabiltzaileen eta surflarien arteko bizikidetzari buruzko argibideak dakartzan informazio-liburuxkak banatu izana