Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeei Arreta Hobea Emateko Erakundeen arteko III. Akordioaren Jarraipen Batzordea bildu da Emakunderen egoitzan. Akordio horren helburua da biktimei arreta ematen dieten erakundeen arteko koordinazioa areagotzea, babes osoa bermatzeko (osasun, segurtasun, justizia eta gizarte arloetan).
Batzordea Emakundek koordinatzen du, eta Jaurlaritzako honako sail hauek osatzen dute: Osasun Saila; Ekonomia, Lana eta Enplegua; Justizia eta Giza Eskubideak; Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa; Hezkuntza; eta Etxebizitza eta Hiri Agenda, eta hauekin batera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, Euskadiko Fiskaltza Nagusia, hiru aldundiak, EUDEL, Arartekoa, Legelarien Euskal Kontseilua eta Euskadiko Sendagileen Kontseilua, eta hainbat lantalde teknikotan zabaltzen da.
Gaurko bileran EAEko emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei arreta emateari dagokionez erakundeen arteko koordinaziorako tokiko protokoloen egoeraren diagnostikoa egitea erabaki da. Horrela, protokoloak ezartzea errazten edo zailtzen duten faktoreak dauden detektatu nahi da, baita tokiko protokoloak Erakundeen arteko III. Akordiora zenbateraino egokitzen diren aztertu eta erakundeen arteko koordinazioa hobetzeko gomendioak sortu. Azken helburua da diagnostiko oso bat egitea, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko koordinaziorako toki-protokolo bat indarrean eta jardunean duten EAEko udalerri guztiak zehatz-mehatz bilduko dituena, eta protokoloa duten udalen mapa osatzea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko goizeko txandako profesionalen %2,01ek gaur langile fakultatiboentzat deitutako greba jarraitu dute. Kudeaketa-arloei…
14 diziplinetatik 8tan mantentzen du bere ordezkaritza, eta guztira bederatzi emakumezko talde daude euren modalitateetako…
blue sky background with white clouds Otsaila Nafarroan oso hilabete beroa izan da, otsaileko serie…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, aurten 317.138.631 euro bideratuko ditu…
Tuterako Herritarrei Arreta emateko Bulegoak, 2024an, Administrazioarekin 30.000 zerbitzu eta izapide baino gehiago eskaini dizkie…
Nafarroako Gobernuaren SOS Nafarroa 112 Larrialdi, Prebentzio eta Babes Zibileko Zerbitzuak, «Larrialdi Handien Modulua» tresnagatik,…