Categorías: albisteak-berriak

Lehendakariak Ignacio Ellacuria 2024 Saria eman dio UNRWA Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziari

Imanol Pradales lehendakariak Garapenerako Lankidetzako Ignacio Ellacuria 2024 Saria eman dio UNRWA Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziari. UNRWAk Jordaniako Hezkuntza programan arduradun duen Oroba Al-Mousak jaso du saria. Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat du programa horrekin, Palestinako errefuxiatuei eskaintzen zaien Lanbide Heziketa eraldatzeko. Hautagaitza UNRWA Euskadi GGKEk proposatu zuen.

Pradalesekin batera, Hezkuntzako sailburu Begoña Pedrosa eta eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendari berri Javier Cortes izan dira.

Saria emateko ekitaldian, UNRWAren lanaren garrantzia eta erakunde honek Ignacio Ellacuriak defendatutako justizia- eta elkartasun-printzipioekin bat egiten duela azpimarratu dute. Zentzu horretan, Lehendakariak UNRWA zoriondu du eta agentziaren lana eta balioak aitortu ditu.

Bere hitzaldian, Imanol Pradales lehendakaria kezkatuta agertu da nazioarteko gertakariak hartzen ari diren norabideagatik, eta gatazken biktimen deshumanizazioa gaitzetsi du; «Badirudi mundua norabide kezkagarria hartzen ari dela», azpimarratu du Lehendakariak. Halaber, Lehendakariak gogorarazi duenez, “inoiz baino gehiago, Euskal Autonomia Erkidegoan bakea, demokrazia, giza eskubideak eta bizitza defendatzen ditugu balio goren eta besterenezin gisa”. Horixe egin du UNRWAk 1949az geroztik: milioika pertsonaren duintasuna eta osotasuna babestu, eta hauei aterpea, osasun-arreta, hezkuntza eta funtsezko zerbitzuak eman».

Lehendakariaren hitzetan, «UNRWArekin, gizarte palestinarrarekin, herritarrekin eta beste gobernuekin elkarlanean jarraituko dugu. Bizi ditugun garai nahasietan lankidetzan eta elkartasunean sinesten dugu.

Epaian, epaimahaiak erakunde sarituaren lana nabarmendu nahi izan du, Palestinako herriarekin 75 urtez izan duen konpromiso, ibilbide eta dedikazioagatik, etengabe gatazkak izan diren testuinguru batean; halaber, Palestinako herritarrekin justiziaren eta giza eskubideen alde egiten duen zuzeneko lanaren alderik gizatiarrena ere nabarmendu du.

Epaimahaiak ondorioztatu du UNRWAk Ignacio Ellacuria 2024 Saria jasotzea merezi duela, desagertzeko duen benetako arriskuagatik; izan ere, horrek Palestinako biztanleei babes-eskubidea kentzea eta haien lur eta etxeetara itzultzeko eskubidea kentzea ekarriko luke, Agentzia jasaten ari den kriminalizazioa aipatuz.

Palestinako errefuxiatuei babesa

UNRWA Nazio Batuen Batzar Nagusiaren agindupean sortu zen 1949an, laguntza- eta babes-programak sustatzeko. Hasieran, aldi baterako sortu zen, baina, 75 urteren ondoren, Agentziak lanean jarraitzen du palestinar errefuxiatuen ongizaterako, giza garapenerako eta babeserako zerbitzuetan. Palestinar horiek munduko errefuxiatuen bostena baino gehiago ordezkatzen dute, 6 milioi pertsona inguru dira.

Gaur egun, Agentziak Jordanian, Libanon, Sirian eta Palestinako lurralde okupatuan —Gaza eta Zisjordania, Jerusalem Ekialdea barne— jarduten du. UNRWAk zuzenean eskaintzen ditu hezkuntza, osasun, gizarte, mikrokreditu, kanpamenduen azpiegitura eta hobekuntza, errefuxiatuen eskubideen babes eta laguntza humanitario eta larrialdiei lotutako oinarrizko zerbitzuak. Gainera, 33.000 langile ditu, eta horietatik % 99 palestinarrak dira.

Laguntza humanitarioaren funtsezko zutabea

Hautagaitza hau Agentziarentzako une kritikoan iritsi da. Gazan izandako erasoak inflexio-puntua markatu du luze irauten duen krisi honetan. 42.000 pertsona baino gehiago hil dituzte, 12.000 haur barne, eta 99.000 lagun baino gehiago zauritu. Kopuru horren barruan 986 osasun-langile, 168 kazetari eta Nazio Batuetako 235 kide daude, gehienak UNRWAkoak.

Guztira, kalkulatzen da Agentziak Zerrendako erantzun humanitario osoaren % 60ren ardura duela. Azken hilabeteetan, eta euskal erakunde publikoen ekarpen finantzarioarekin, UNRWAk irina eta ura banatu, edo osasun zerbitzuak eman ditu, besteak beste.

Elkartasuna Palestinarekin

Ignacio Ellacuria Saria UNRWAk euskal erakunde publikoen aldetik —tartean Eusko Legebiltzarra, GKEak eta mugimendu sozialak— jaso duen babesaren emaitza da. Izan ere, 2006az geroztik, UNRWA Euskadi beste euskal eragile batzuekin batera ari da lanean, gizarteari Palestinako errefuxiatuen egoeraren berri emateko eta ekintza humanitarioko, larrialdiko eta garapeneko proiektuak finantzatzen jarraitzeko.

Zentzu horretan, azken urteetan, Agentziak Eusko Jaurlaritzaren finantzaketa jaso du, batez ere, eLankidetzarena, Gazako krisi humanitarioari erantzuteko, Libanon errefuxiatutako emakume palestinarrak ahalduntzeko, Sirian errefuxiatutako herritarren oinarrizko beharrak asetzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoan sentsibilizazio-ekimenak egiteko. Gainera, eLankidetza eta Lanbide Heziketako Sailburuordetza Nazio Batuen Agentziarekin batera aritu dira, Jordanian beren Lanbide Heziketako Programa indartzeko ekimen bateratu batean.

Lankidetza- eta elkartasun-saria

Ignacio Ellacuria Sariak 1989an El Salvadorren militarrek hil zuten euskal filosofo eta teologoaren izena darama. Euskal Autonomia Erkidegotik edo beste herrialde batzuetatik, berdintasunaren, herrien arteko justiziaren eta munduko pobrezia gainditzearen aldeko ekintzak garatzen dituzten erakunde, talde edo pertsonei ematen zaie sari hori. Eusko Jaurlaritzak ematen du, eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren bitartez.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko medikuen %2k egin dute bat lehen greba egunarekin

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko goizeko txandako profesionalen %2,01ek gaur langile fakultatiboentzat deitutako greba jarraitu dute. Kudeaketa-arloei…

38 mins hace

Donostiak emakumezkoen kiroleko podiumaren gorenean jarraitzen du

14 diziplinetatik 8tan mantentzen du bere ordezkaritza, eta guztira bederatzi emakumezko talde daude euren modalitateetako…

38 mins hace

Otsailean tenperaturak 2 gradu igo dira batez bestekoaren gainetik, eta ohi baino erdia euri gehiago egin du Nafarroan

blue sky background with white clouds Otsaila Nafarroan oso hilabete beroa izan da, otsaileko serie…

38 mins hace

Lurralde Kohesioak 317 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu aurten zerbitzuak finantzatzeko eta Nafarroako toki entitateen funtzionamendu eraginkorra bermatzeko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, aurten 317.138.631 euro bideratuko ditu…

38 mins hace

Herritarrei Arreta Emateko Tuterako Bulegoak herritarrek Administrazioarekin dituzten 30.000 zerbitzu eta izapide baino gehiago eskaintzen ditu 2024an

Tuterako Herritarrei Arreta emateko Bulegoak, 2024an, Administrazioarekin 30.000 zerbitzu eta izapide baino gehiago eskaini dizkie…

38 mins hace

SOS Nafarroa 112, larrialdi handietan esku hartzen duten zerbitzuen arteko koordinazioa eta komunikazioa hobetzeko tresna bategatik saritua

Nafarroako Gobernuaren SOS Nafarroa 112 Larrialdi, Prebentzio eta Babes Zibileko Zerbitzuak, «Larrialdi Handien Modulua» tresnagatik,…

38 mins hace