Lurralde Kohesioak 317 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu aurten zerbitzuak finantzatzeko eta Nafarroako toki entitateen funtzionamendu eraginkorra bermatzeko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, aurten 317.138.631 euro bideratuko ditu herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak finantzatzeko eta Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen funtzionamendu eraginkorra bermatzeko pentsatutako Transferentzia Arrunten Funtsera. Kopuru horrek %5,4ko igoera dakar (16,2 milioi euro), aurreko urtean kontsignatutako zenbatekoaren gainean, eta KPI gehi bi puntuko igoeraren emaitza da, aurreko legealdian onartu zen tokiko finantzaketa berriari buruzko araudiak jasotzen duen bezala, Nafarroako 272 udalerri eta 345 kontzejuei ziurtasuna eta egonkortasuna eman nahi diena.