Categorías: albisteak-berriak

Mugikortasun Jasangarriaren Sailak Arkautiko lotunearen eraikuntza-proiektuaren idazketa lizitatu du

3,2 milioi euroko aurrekontua duen azterlana 24 hilabeteko epean osatu beharko da

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, Arkautiko lotunea eraikitzeko proiektua idazteko lizitazioa onartu du. Proiektuak 3.250.000 euroko oinarrizko aurrekontua eta 24 hilabeteko egikaritze-epea ditu.

Susana García Chueca sailburuak Arabako hiriburuan gaur egin den Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran eman du horren berri, Jaurlaritzaren Kontseiluak Mugikortasun Jasangarriaren sailburuari Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez lan hori gauzatzeko agindua sinatzeko baimena eman eta hiru egunera.

Arkautiko lotunea 10,7 kilometroko azpiegitura da, eta 146,33 milioi euroko aurrekontua du aurreikusita –3,25 milioi eraikuntza-proiektua idazteko, 130,07 obrak egiteko eta 13,01 obren zuzendaritza fakultatiborako–. Kasu horretan, Abandoko tunela kudeatzeko aginduan bezala, ordaintzeko modua hileko obra-ziurtagirien bidezkoa izango da. ETSk Adifi bidaliko dio ordaintzeko, kupo bidezko deskontuaren mekanismora jo gabe.

Azken batean, joan den abenduaren 20an bukatutako administrazio-prozesu luzearen amaiera da. Prozesuaren ondorioz sinatutako hitzarmenaren bidez, Estatuko administrazioak Arkautiko lotunearen eraikuntza-proiektua idazteko eta obrak egiteko ardura eman zion Eusko Jaurlaritzari. Arkautiko lotunea trenak Euskal Y-an zehar banatzeko Gasteiz inguruko puntua izango da.

“Trenbidea Vitoria-Gasteizen integratzeari buruzko informazio-azterlanetik” hautatutako Arkautiko lotunearen Ekialdeko alternatiban proiektua idazteko kontratuaren esleipena lortzen duen enpresak egin beharko dituen lanen artean abiadura handiko sare hori Gasteizerako eta Bilbo/Donostiarako noranzkoan eta korridorea Altsasura/Iruñera doan ohiko trenbide-linearekin lotzea egongo dira. Lanak egungo trenbide-zerbitzuei martxan eusteko premisarekin proiektatuko dira beti.

Azterlanaren xede den trazadurak “Gasteizerako sarbidea” izeneko tartearen amaiera gaur egungo Madril-Hendaia trenbidearen eta Errekaleor ibaiaren arteko bidegurutzearen inguruan lotuko du Zerio eta Arkauti herrien inguruan Arratzua/Ubarrundia-Legutio I-ean dagoeneko eginda dagoen abiadura handiko linearen tartearekin. Horrela Vitoria-Gasteiz-Iruñea linea konbentzionalari  ere jarraipena emango zaio.

Kontratuaren lehen fasea 18 hilabetekoa izango da, eta bertan proiektua idazteko lanak egingo dira. Epe hori amaituta, ETSk eraikuntza-proiektuaren zero bertsioa bidaliko du, eta Adifek gainbegiratu ondoren (gainbegiraketa horiek sei hilabetez luzatu ahal izango dira), behin betiko onespenarekin amaituko da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Dispositibo koordinatua izango da eguenean, martxoak 13, Athletic Clubek eta Erromak jokatuko duten Europa Leagueko partidarako

Udaltzainak eta ertzainak egun osoan arduratuko dira zaletuen arteko bakea bermatzeaz. Eguenerako diseinatutako segurtasun-dispositiboak eragina…

13 horas hace

Ertzaintzak Debabarrena eskualdeko hamar bat trasteleku eta garajetan egindako lapurreten ustezko egilea atxilotu du

Ertzaintzak Debabarrena eskualdeko hamar bat trasteleku eta garajetan egindako lapurreten ustezko egilea atxilotu du Ertzaintzak,…

16 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Bilboko enpresa bateko kablea lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo Bilboko Zorrotza auzoko enpresa bateko kableen zati bat…

16 horas hace

Sostenibilidad invierte 225.000 euros en Soraluze para fomentar el autoconsumo colectivo y la transición energética

Soraluze ha celebrado con éxito el inicio de actividad de su comunidad energética ciudadana, TEK…

16 horas hace

Donostiako Euskaraldia contará con 11 personas “embajadoras”

La cuarta edición de Euskaraldia se celebrará del 15 al 25 de mayo y, concretamente…

16 horas hace

Hezkuntzak handitu egin du 2025/2026 ikasturterako Lanbide-Heziketaren eskaintza: sei ziklo berri eta 1.305 plaza gehiago «online» modalitatean

Hezkuntzak 2025-2026 ikasturtean guztira 178 heziketa-ziklo eta 24 familiatako lanbide-heziketako programak eskainiko ditu. Eskaintza zabal…

16 horas hace