Categorías: albisteak-berriak

Euskadi eta Katalunia industria-polo direla aldarrikatu dute, Europar Batasunaren berrindustrializazio-prozesuan indarrak batzeko konpromisoarekin

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak eta Albert Dalmau Kataluniako Generalitateko Presidentetzako kontseilariak aldebiko bilera egin dute gaur Bilbon, bi lurraldeetako egoera ekonomikoa eta industria-politika aztertzeko. Bilera horrek jarraipena ematen dio Imanol Pradales lehendakariak eta Salvador Illa presidenteak urtarrilean egindako bilerari, eta agerian uzten du bi gobernuek harremanak estutzen eta indarrak batzen jarraitzeko borondatea dutela.

Bileraren amaieran batera egindako agerraldian, bi sailburuek Euskadik eta Kataluniak industria-polo gisa duten estatusaren garrantzia nabarmendu dute, Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualdeen buru diren heinean. Bi lurraldeek Estatuko industriaren arloko barne-produktu gordinaren % 25 biltzen dute, eta Europar Batasuneko eskualde industrializatuenen artean daude.

Clean Industrial Deal plan berriak Euskal Autonomia Erkidegoko eta Kataluniako industria-sektoreei eskaintzen dizkien aukerak kontuan izanik, bi gobernuek Europa berrindustrializatzeko prozesuan funtsezko eragile direla aldarrikatzen dute. Egin dituzten balorazioetan, Jauregi eta Dalmau sailburuak bat etorri dira Euskadiren eta Kataluniaren lana, industria-ahalmena eta zeregina —autogobernu-ahalmen handiko lurralde gisa— Europar Batasuneko erakundeen aurrean indartzeko premian, Europar Batasunaren potentzial berritzaile eta ekonomikoaren zati handi bat ordezten baitute.

Mikel Jauregi sailburuak aditzera eman duenez, “Euskadi eta Katalunia Europako bi nazio industrial zahar gara. Argi dugu industria zer den guretzat: ongizatea, bizi-kalitatea, aurrerabidea eta lanpostuak. Hori dela eta, ziurgabetasuna hazten ari den mundu honetan, Europar Batasunaren berrindustrializazio-prozesuaren buru izateko dugun zeregina aldarrikatzen dugu. Euskadik eta Kataluniak, industria-potentzia izanik, bien arteko lankidetza estutu nahi dugu, eta estutu behar dugu, Europak mundu berri honetan duen posizioa defendatu eta indartze aldera. Europaren birsortze industrialaren protagonista izan gaitezke”.

Bestalde, Dalmau kontseilariak azaldu duenez, bilera hau une garrantzitsuan dator, duela hilabete Illa Presidentearen eta Pradales Lehendakariaren arteko bileraren ostean, Kataluniaren eta Euskadiren arteko harremanak sendotzeko. Dalmauk «hizkuntza eta kultura bezalako gaietan loturak sendotzeko» borondatea azaldu du, «eta bereziki ekonomia arloko lankidetzari lotutakoak». Kontseilariak azaldu duenez, gaurko bilerak anbizio handiko agenda bat mahai gainean jartzeko balio izan du, non politika industriala erdigunean egongo den. «Gaurko egunak aurretik egindako lanaren lekukoa jaso du, baita Kataluniako Gobernuak lan hori berriz egiteko duen borondatea ere», esan du.

Bi sailburuak bat etorri dira Eusko Jaurlaritzarentzat eta Kataluniako Generalitatearentzat garrantzi handia duela loturak indartzeak eta testuinguru global zalantzagarri eta desafiatzailearen aurrean indarrak batzeak, eta elkarrekin lan egiten jarraitzeko deia egin dute, hurrengo topaketa bati begira.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bilbon emakume bat atxilotu dute etxebizitza turistiko batean, titulaziorik izan gabe, tratamendu estetikoak eskaintzeagatik

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Bilbon intrusismo profesionalaren delitua eta osasun publikoaren aurkako beste delitu…

2 horas hace

Zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek indarkeria erabiliz egindako lapurreta baten egilea atxiki du Gasteizen

25_0179 Zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek indarkeria erabiliz egindako lapurreta baten egilea atxiki du Gasteizen…

5 horas hace

Dispositibo koordinatua izango da eguenean, martxoak 13, Athletic Clubek eta Erromak jokatuko duten Europa Leagueko partidarako

Udaltzainak eta ertzainak egun osoan arduratuko dira zaletuen arteko bakea bermatzeaz. Eguenerako diseinatutako segurtasun-dispositiboak eragina…

23 horas hace

Ertzaintzak Debabarrena eskualdeko hamar bat trasteleku eta garajetan egindako lapurreten ustezko egilea atxilotu du

Ertzaintzak Debabarrena eskualdeko hamar bat trasteleku eta garajetan egindako lapurreten ustezko egilea atxilotu du Ertzaintzak,…

1 día hace

Gizon bat atxilotu dute Bilboko enpresa bateko kablea lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo Bilboko Zorrotza auzoko enpresa bateko kableen zati bat…

1 día hace

Sostenibilidad invierte 225.000 euros en Soraluze para fomentar el autoconsumo colectivo y la transición energética

Soraluze ha celebrado con éxito el inicio de actividad de su comunidad energética ciudadana, TEK…

1 día hace