Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo Bilboko Zorrotza auzoko enpresa bateko kableen zati bat lapurtzea leporatuta. Segurtasuneko langileek atxiki zuten susmagarrietako bat, enpresa barruan sartu eta instalazioak argindarrik gabe utzi ondoren. Gero patruila batek atxilotu zuen ustezko lapurra ebasketa-delitua leporatuta.
Atzo arratsaldeko bostak hamar gutxian gertatu zen Bilboko Zorrotza auzoko galdaketa-enpresa batean. Segurtasun-langileek ohartarazi zuten bi pertsona sartu zirela barrura eta, kableak manipulatu ondoren, instalazioak argindarrik gabe utzi zituztela. Jagoleetako batek atxiki zuen susmagarrietako bat, eta Ertzaintzara deitu zuen.
Bertaratu ziren agenteek enpresa ikuskatu zuten, eta kableen zati bat moztuta zegoela eta, garraiatzeko prestatuta, ontzi batean sartuta zegoela egiaztatu zuten. Horrez gainera, ustezko lapurrek erabilitako guraize batzuk ere aurkitu zituzten. Ebidentzia horien aurrean, agenteek 23 urteko susmagarria atxilotu zuten, ebasketa-delitua leporatuta.
Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten dagozkion polizia-izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, aske utzi zuten, eta agintaritza judizialak eskatzen dionean agertu beharko du.
Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du gertakarian inplikatutako beste gizona identifikatzeko.
Udaltzainak eta ertzainak egun osoan arduratuko dira zaletuen arteko bakea bermatzeaz. Eguenerako diseinatutako segurtasun-dispositiboak eragina…
Ertzaintzak Debabarrena eskualdeko hamar bat trasteleku eta garajetan egindako lapurreten ustezko egilea atxilotu du Ertzaintzak,…
Soraluze ha celebrado con éxito el inicio de actividad de su comunidad energética ciudadana, TEK…
La cuarta edición de Euskaraldia se celebrará del 15 al 25 de mayo y, concretamente…
Hezkuntzak 2025-2026 ikasturtean guztira 178 heziketa-ziklo eta 24 familiatako lanbide-heziketako programak eskainiko ditu. Eskaintza zabal…
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko goizeko txandako profesionalen %1,26k gaur deitutako greba jarraitu dute. Kudeaketa-arloei eta jarduera-eremuei…