Mikel Jauregi sailburuak azpimarratu duenez, “akordio horrekin ontziolaren etorkizunerako bide itxaropentsua zabaltzen da. Albiste bikaina da Balenciaga ontziolarentzat, enpresako langileentzat, Zumaiarentzat, Gipuzkoarentzat eta Euskadiko industria eta ekonomiarentzat”.
Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak positibotzat jo du konkurtso-administratzaileak Balenciaga ontziolaren hartzekodunek egindako zorraren zati bat kentzeko proposamena onartu izana; “albiste bikaina da enpresarentzat, langileentzat, Zumaiarentzat, Gipuzkoarentzat eta Euskadiko industria eta ekonomiarentzat”.
Jauregik nabarmendu duenez, akordioak hartzekodun guztiek zorraren zati baten kitapena onartzen dutela esan nahi du. Horrek, berez, Balenciagaren egungo egoera desblokeatzea dakar. Ildo horretan, sailburuak inplikatuta dauden alde guztiek egindako lana nabarmendu du, eta pertsonalki eskertu du “hartzekodun guztiek ontziolak zor duen zenbatekoaren zati bat kentzeko erabakiarekin erakutsi duten akordiorako borondatea”.
Ildo horretan, Jauregi sailburuak aipamen berezia egin dio “Cofides eta Elkargik akordioa lortzeko egindako ahaleginari”. Gipuzkoako Foru Aldundia ere aipatu du, “une oro lan egin baitu, Eusko Jaurlaritzarekin batera, Balenciaga ontziolarako irtenbidea bilatzeko”.
Jauregik aditzera eman duenez, “oso garrantzi handiko” akordioa da, “orain arte blokeatuta zegoen ontziolaren etorkizunerako bide itxaropentsua zabaltzen baitu, eta inbertitzaile posibleekin egiten ari den negoziazioan hurrengo urratsak ematea ahalbidetuko baitu. Eusko Jaurlaritza jada lanean ari da Balenciaga ontziolarentzat etorkizuneko industria-proiektu bat bermatuko duten inbertitzaile posible horiekin, Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordearen taldeak zuzentzen duen negoziazioaren bidez”.
Sailburuak zuhurtzia eta diskrezioa eskatu du bere taldeak duela hilabete batzuk hasitako negoziazio-bidearekin jarraitu dezan, “urrats handia da, baina ez da nahikoa, eta oraindik bide luzea dago egiteko”.
Mikel Jauregik berretsi du Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industriarekin duen konpromisoa eta gure gizartearentzat aberastasuna, enplegua eta ongizatea sortzen duten enpresen babesarekin duen konpromisoa. “Euskal Autonomia Erkidegoko beste industria-proiektu batzuetan egin dugun bezalaxe, Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du, bai industria-proiektu sendoak eta etorkizunekoak gidatu ditzaketen inbertitzaileak erakartzeko, bai gure industria bertan errotu, hazi eta heda dadin sustatzeko, bai kalitatezko enplegua bultzatzeko, bai hornitzaileen jarduera bermatzeko. Bide horretan, proiektu horiek beti izango dute Eusko Jaurlaritzaren laguntza”.
Azkenik, sailburuak erakundeen arteko lana eta lankidetza nabarmendu eta eskertu nahi izan du, baita Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuko Gobernuaren arteko sintonia ona ere. “Beste behin ere, uste dut administrazioek helburu komun batekin lan egiten dugunean gizartearen alde egin dezakegun lanaren adibide ona dela”.
Ertzaintzako agenteek indarkeria erabiliz lapurreta egin zuen gizon bat atxilotu zuten atzo Bermeon. Atxilotuak lepoan…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aian osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta, bere jabetzako pabiloi…
El entrenador de la Real Sociedad compareció ayer ante los medios de comunicación para analizar…
Bilborock acogerá hoy a las 20:00 horas un concierto anunciador de los 12 grupos seleccionados,…
Con esta iniciativa, el Departamento de Medio Natural y Agricultura logra recuperar cerca de 14…
La Dirección de Atención de Emergencias y Meteorología del Gobierno Vasco ha activado a medianoche un aviso…