Berriz, hildako bat AP-8 autobidean izandako zirkulazio-istripuan


25_0191 Berriz, hildako bat AP-8 autobidean izandako zirkulazio-istripuan

Berriz, hildako bat AP-8 autobidean izandako zirkulazio-istripuan

Servicio de prensa

2025-03-16

Furgoneta bateko gidaria hil da gaur, igandea, arratsaldean, AP-8 autobidean, Berriz (Bizkaia) parean, izandako zirkulazio-istripuan.

Ezbeharra gaur, igandea, gertatu da, 14:00etan, AP-8 autobidean, 80,4 KPan, Berrizen parean, Kantabriarako noranzkoan.

Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, aipatutako bidetik zihoan furgoneta bat galtzadatik irten da, eta su hartu du ibilgailuak. Istripuaren tokira bertaratutako medikuak ibilgailuko bidaiari bakarra ia berehala hil dela egiaztatu du.

Istripuaren ostean, errepidea itxi behar izan dute Bilborako noranzkoan, eta auto-ilarak sortu dira. Zirkulazioa N-634 errepidetik desbideratu dute. Ertzaintzak dagokion ikerketa abiarazi du, zorigaiztoko istripua nola gertatu den argitzeko.