Categorías: albisteak-berriak

Berriz, hildako bat AP-8 autobidean izandako zirkulazio-istripuan


25_0191 Berriz, hildako bat AP-8 autobidean izandako zirkulazio-istripuan

Berriz, hildako bat AP-8 autobidean izandako zirkulazio-istripuan

Servicio de prensa

2025-03-16

Furgoneta bateko gidaria hil da gaur, igandea, arratsaldean, AP-8 autobidean, Berriz (Bizkaia) parean, izandako zirkulazio-istripuan.

Ezbeharra gaur, igandea, gertatu da, 14:00etan, AP-8 autobidean, 80,4 KPan, Berrizen parean, Kantabriarako noranzkoan.

Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, aipatutako bidetik zihoan furgoneta bat galtzadatik irten da, eta su hartu du ibilgailuak. Istripuaren tokira bertaratutako medikuak ibilgailuko bidaiari bakarra ia berehala hil dela egiaztatu du.

Istripuaren ostean, errepidea itxi behar izan dute Bilborako noranzkoan, eta auto-ilarak sortu dira. Zirkulazioa N-634 errepidetik desbideratu dute. Ertzaintzak dagokion ikerketa abiarazi du, zorigaiztoko istripua nola gertatu den argitzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gasteiz, gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik

25_0190 Gasteiz, gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik Gasteiz, gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik Servicio de…

21 horas hace

Donostia, lau atxilotu droga-trafikoagatik

Ertzaintzak hiru gizon eta emakume bat atxilotu ditu Donostian droga-trafikoa egotzita. Atxilotuetako biri, gainera, indarra…

2 días hace

Zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek Bermeon oinezko bati katea lapurtu zion gizona atxiki du

Ertzaintzako agenteek indarkeria erabiliz lapurreta egin zuen gizon bat atxilotu zuten atzo Bermeon. Atxilotuak lepoan…

3 días hace

Aian gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aian osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta, bere jabetzako pabiloi…

3 días hace

Imanol Alguacil: «El árbitro ha condicionado el partido»

El entrenador de la Real Sociedad compareció ayer ante los medios de comunicación para analizar…

3 días hace

Arranca la V edición de VillaSoundBilbao en Bilborock

Bilborock acogerá hoy a las 20:00 horas un concierto anunciador de los 12 grupos seleccionados,…

3 días hace