Gasteiz, gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik


25_0190 Gasteiz, gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik

Gasteiz, gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik

Servicio de prensa

2025-03-16

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Gasteizen droga-trafikoko delitu bat egotzita, ehun gramo haxix eta kokaina poltsatxo batekin harrapatu ondoren.

Gertakariak goizaldeko 02:00ak aldera izan dira, Arabako hiriburuko Koroatze auzoan, ertzainek gizon bat jarrera susmagarrian ikusi dutenean.

Agenteek pertsona horrengana jo dute, eta gorputz-miaketa batean, arropa artean ezkutatuta, 100 g inguruko haxix tableta bat eta poltsatxo bat kokainarekin aurkitu dizkiote.

Inplikatua hogeita hamabost urtekoa da, eta droga-trafikoko ustezko delitu bat egotzita atxilotu dute. Jarraian, ertzain-etxera eraman dute, beharrezko eginbideak hasteko. Amaitutakoan, epailearen esku utziko dute.