Categorías: albisteak-berriak

Amaia Barredo Düsseldorf´en: Euskadiko mahastizaintza eta ardogintza sektoreak nazioartean duen presentzia indartuko du Düsseldorfeko “ProWein’2025” azokan

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak ProWein azokak “Euskadiko ardoak sustatzeko plataforma gisa” duen garrantzia azpimarratu du, eta adierazi du “nazioartekotzea funtsezkoa da Euskadiko mahastizaintza eta ardogintza sektorearen hazkunderako eta posizionamendurako”.

“ProWein –azpimarratu du Amaia Barredok– aukera aparta da gure ardoen berezitasuna eta bikaintasuna munduari erakusteko. Eusko Jaurlaritzatik irmotasunez babesten ditugu gure upategiak prozesu honetan, merkatu estrategikoetan horien ikusgaitasuna sustatuz eta merkaturatze-kanal berrietarako sarbidea erraztuz”.

ProWein 2025 azokak gaur, igandea, ireki ditu ateak Düsseldorfen, Ipar Renania-Westfalian, eta mahastizaintza eta ardogintza sektoreko nazioarteko erakusleiho nagusi gisa finkatu da. 31. edizioan Euskadi Arabako Errioxako, txakolinen sektoreko eta destilatuen eta likoreen sektoreko 40 enpresak ordezkatuko dute. Horietako 23k Euskadi Basque Country – Basque Wine markaren barruan bildutako euskal ardoen aniztasuna eta kalitatea erakutsiko dute.

Amaia Barredo sailburua, Raimundo Ruiz de Escudero HAZI Fundazioaren zuzendariak lagunduta, Alemaniako azoka nagusian izan da, Euskadiko upategien parte hartzea Eusko Jaurlaritzak sektorea nazioartekotzeko estrategiaren barruan sartzen baita, Euskadiko ardoek merkatu estrategikoetan duten presentzia indartzeko eta merkataritza-aukera berriak sortzeko helburuarekin.

ProWein funtsezko topagunea da munduko mahastizaintza eta ardogintza industriarentzat. Aurreko edizioan 6.000 erakusketari baino gehiago izan zituen eta 141 herrialdetako 45.000 profesional bertaratu ziren. Azokak 68.000 m² baino gehiago ditu, eta erreferente gisa berretsi da ostalaritzaren eta gastronomiaren sektoreko banatzaileentzat, inportatzaileentzat eta profesionalentzat.

Euskadik ProWein 2025 azokan parte hartzeak apustu hori indartzen du, euskal enpresei mundu osoko erosle eta banatzaileekin harremanak ezartzeko eta Euskadiko ardoak kalitatean eta tradizioan erreferente gisa posizionatzen jarraitzeko aukera ematen baitie.

 

Euskadiko ardoen esportazioak

 

2024an, Euskal Autonomia Erkidegoak mahastizaintza eta ardogintza sektoreko produkturen bat esportatu zuen nazioarteko 111 merkatutara.  Alemania izan zen iaz Euskadiko ardoen esportazioen laugarren helmuga balioan, 12,9 milioi eurorekin, eta bosgarrena bolumenean, saldutako 1,8 milioi litrorekin.

Nabarmen egin zuten gora JDB duten euskal ardoen esportazioek Mexikoren, Herbehereen, Japoniaren eta Txinaren kasuan, eta horrek % 6,7ko igoerak izan zituen balioan eta % 10ekoak bolumenean. Erresuma Batua eta Estatu Batuak dira euskal esportazioen helmuga nagusiak, aurreko urteetan bezala.

Ardoaren euskal esportazioen eragilea JDBrekin ontziratutako ardoa da, balioaren % 84 eta bolumen osoaren % 61,5 izanik. Azken urteetako mundu-mailako joerari jarraituz, ardo zuriek gehiago egin dute gora ardo beltzek eta gorriek baino, kontsumitzaileek ardo freskoagoak, edateko errazagoak eta graduazio txikiagokoak eskatzen baitituzte.

Erakundeen konpromisoa nazioarteko sustapenarekin

Euskadiko upategiek funtsezko nazioarteko merkatuetan, ProWein bezalakoetan, euren presentzia sendotzen jarrai dezaten, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak hainbat laguntza-programa bideratzen ditu Euskadiko edarien enpresetara, besteak beste, Ardoaren Arloko Esku-hartze Sektorialak, Euskadiko NPBren 2023-2027 Plan Estrategikoaren barruan jasotakoak, ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta ezagutarazteko ekintzetara eta mahastizaintzako eta ardogintzako azpiegituretan edo merkaturatzeko egituretan inbertitzera bideratuak. Azken esku-hartze horren bidez dagokion deialdia argitaratu aurretik eskaera-komunikazioa egiteko aukera gaitu berri da, mahastizaintza eta ardogintza sektoreari laguntzearekin lotuta 2026rako inbertsio-proiekturen bat duten sustatzaileen exekuzio-aurreikuspenak ez etetearren.

Gainera, Euskadiko edari-enpresek nekazaritzako produktuak nazioartean merkaturatzen laguntzeko Lehiatu Sustapena programari hel diezaiokete; bai eta nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak sustatzeko eta Europako FEADER funtsarekin batera finantzatutako Lehiatu Inbertsioa programari ere.

 Euskadi Basque Country – Basque Wine markaren stand

 Arabako Errioxako upategiak  Artuke upategia eta mahastiak, Bodega 202, Lapuebla Labarkako Ardogintzaren Kooperatiba, Rug Vino, Larchago upategia, Aranzabela, Loli Casado upategia, Medrano Irazu upategia, Casado Morales mahastiak eta upategia, Ostatu upategia, Pujanza upategia eta mahastiak, Señorío de Arana, Valdemar upategia, eta de la Marquesa upategia eta mahastiak.

Txakolin upategiak  Astobiza upategia (Arabako Txakolina JD), Bat Gara upategia (Arabako Txakolina JD), Bizkai Barne (Bizkaiko Txakolina JD), Hika Txakolindegia (Getariako Txakolina JD), Errekalde Txakolina (Getariako Txakolina JD) eta Txomin Etxaniz (Getariako Txakolina JD).

Destilatuen enpresak Basque Moonshiners, Lasil Exclusive Brands eta Fábrica de Licores Victor Barañano.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Emakume bat hil da Bilbon, bere etxebizitzan izandako sute baten ondorioz

25_0192 Emakume bat hil da Bilbon, bere etxebizitzan izandako sute baten ondorioz Emakume bat hil…

52 mins hace

Lehen sektorea eta landa-ingurunea sustatzen dituen hezkuntza-ekimen bat, eta abeltzaintza eta natura-ondarearen kontserbazioa uztartzen dituen proiektu bat, Landaola sarien 8. edizioaren irabazleak

Beste urte batez, Landaolak Gipuzkoako Landa Garapeneko Elkarteen Federazioak lurraldeko landa-garapeneko proiektu eta eragile nabarmenenei…

4 horas hace

Eusko Jaurlaritzak eta ERNE, ESAN eta SIPE sindikatuek datozen lau urteetarako Ertzaintzaren Akordio Arautzailea sinatu dute

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Ertzaintzaren ordezkaritza sindikalaren hiru laurden baino gehiago duten ERNE, ESAN…

4 horas hace

Raúl Pérez Iratxeta Arabako Errioxako 2025eko olioaren aurkezpenean Moredan: «Labore honek aukera handiak eskaintzen ditu Araban»

Raul Perez Iratxeta Eusko Jaurlaritzako Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeak Moredan (Arabako Errioxa) parte hartu…

4 horas hace

European Youth Parliament taldeko gazteen topaketa Donostian

Eskualdeko konferentzien esparruan, hainbat gai interesgarri jorratu zituzten Donostiako Udaleko Aniztasun, Inklusio eta Ingurumeneko zinegotzi…

4 horas hace

Belarriprestek eta ahobiziek Euskaraldian izena emateko aukera dute

Bi hilabete baino ez dira gelditzen Euskaraldia hasteko, eta hori probestuta ireki dute laugarren edizio…

4 horas hace