Categorías: albisteak-berriak

Aurreikuspen-planak dituzten BGAE-en ondarea 30.826 milioi eurora iritsi zen 2024an, inoizko zenbatekorik handiena

Aurreikuspen-planak dituzten Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen (BGAE) ondarea 30.826 M€-ra iritsi zen iaz, inoizko zenbatekorik handiena, eta ia 2.000 M€-ko gehikuntza izan da 2023koarekin alderatuta (% 7 gehiago). Termino makroekonomikoetan adierazita, ondare hori 2024ko Euskal Autonomia Erkidegoko barne-produktu gordinaren % 31,7 da, eta, guztira, 1.311.494 pertsonak dituzte aurreikuspen-planak (kopuru horretan bikoiztasunak egon daitezke, pertsona batek hainbat aurreikuspen-plan izan baititzake).

José Enrique Corchón Finantza Politikako eta Aurrekontuetako sailburuordeak gaur eman ditu datu horiek, BGAEen Federazioak egindako balantzearen aurkezpenean.

Corchón sailburuordeak deialdi honek emandako aukera eskertu du, “aukera ematen baitigu gizarte-aurreikuspeneko politiken alde arlo horietan egiten ari den lanaren garrantzia nabarmentzeko. Izan ere, politika horiek funtsezkoak dira gure herrialdean ongizate handiagoa lor dadin, orain eta etorkizunean”.

Sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzaren iritziz, gizarte-aurreikuspenak epe ertain eta luzerako izan beharreko helburuak azpimarratu ditu, orain arte egindako bidea abiapuntu izanik. Orain arte egindakoa aitortu da, eta aipamen berezia egin zaio duela ia 42 urte onartu zen BGAEei buruzko lehen Legeari. Estatuko lehen sistema egituratu eta legeztatua izan zen, 1987ko Pentsio Planei eta Funtsei buruzko Legea sortu aurretik onartutakoa.

Helburuak identifikatzeko garaian, Corchón sailburuordeak adierazi du, besteak beste, gizarte-aurreikuspen osagarria gehiago orokortu behar dela, hau da, kolektibo gehiagori eta sektore gehiagori iritsi behar zaiola, eta lurralde guztietan duen hedapena hobetu behar dela eta kotizazio-karrera luzeagoak lortu, erretiroaren unean estaldura-maila handiago izan dadin.

2024ko balantzeari dagokionez, sailburuordeak azaldu du Euskal Autonomia Erkidegoan, biztanleria landunaren artean, langileen % 25ek dutela, batez beste, enpleguko BGAEa, baina alde handiak daudela lurralde batetik bestera: Gipuzkoan, % 43 dira; Araban, % 19 dira; eta Bizkaian, % 15 dira.

Gizarte-aurreikuspeneko planetarako ekarpenak, 2024an, 1.000 milioi eurotik gorakoak izan ziren, eta ordaindutako prestazioen bolumena 847 milioikoa izan zen.

Era berean, Finantza Politikako eta Aurrekontuetako sailburuordeak agendako beste mugarri batzuei buruz ere hitz egin du, eta bereziki aipatu du joan den martxoaren 3an Euskadiko Finantza Aliantzari forma eman zion protokoloa sinatu izana —sinatzaileen artean BGAEen Federazioa zegoen—. “Espero dugu esparru horrek harreman arina erraztea eta, hala, sinergiak eta proiektu erakargarriak sortzea, metatutako aurrezpena herri-proiektuetarako jar dadin. Ziur gaude Euskadiren etorkizunerako garrantzitsuak izango diren proiektuetan bidelagun izango garela”, aditzera eman du, amaitzeko, José Enrique Corchón sailburuordeak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bingen Zupiriak eta Esther Apraizek Euskal Poliziako agente izateko 643 plaza berri iragarri dituzte

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak eta Esther Apraiz EUDELen presidente eta Derioko alkateak gaur…

53 mins hace

Barakaldoko ostalaritzak jarduera-programa zabala jarri du abian, urte osoan «gozatzeko»

Barakaldoko ostalaritza sektoreak, ABK Barakaldo elkartearen eta Barakaldoko Udalaren eskutik, herritarrak «Barakaldoko ostalaritzaz urte osoan…

4 horas hace

Donostiako Belodromoko estalkia osorik eraberritzeko lanak amaitu dira

Obrak 1.188.000 €-ko inbertsioa ekarri du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekarpena izan du. Aste honetan…

4 horas hace

Genero ikuspegia Donostiako Partaidetzazko Aurrekontuen prozesuan

Martxoak 26, bilera Emakumeen Etxean proposamenak elkarlanean osatzeko Donostiako Udalak Partaidetzazko Aurrekontuen prozesu berri bati…

4 horas hace

La Iniciativa Popular Gernika-Palestina convoca una movilización en Donostia para pedir el alto el fuego

Bajo el lema «Genozidioa Stop! Israel, ¡alto el fuego ya!», la Iniciativa Popular Gernika-Palestina ha…

4 horas hace

Gipuzkoa Basket firma un convenio de patrocinio con Naturklima

El convenio de patrocinio de Naturklima con Gipuzkoa Basket para la realización de una campaña…

4 horas hace