European Youth Parliament taldeko gazteen topaketa Donostian

Eskualdeko konferentzien esparruan, hainbat gai interesgarri jorratu zituzten

Donostiako Udaleko Aniztasun, Inklusio eta Ingurumeneko zinegotzi delegatu Iñigo García Villanuevak European Youth Parliamementeko gazteak hartu zituen osoko bilkuren aretoan, martxoaren 6tik 9ra bitartean, biak barne, eskualdeko konferentziak egiteko.

Egun hauetan zehar, taldeka, gaurkotasuneko hainbat gai jorratu dituzte, eta, horretarako, Europako hainbat herrialdetako boluntarioak hurbilduko dira gure hirira: Austria, Ingalaterra, Portugal, Suedia eta Albania. Espainiako beste autonomia-erkidego batzuetako gazteez gain. Guztira 25 boluntario izango dira.

Topaketa honetan Donostia eta Gipuzkoako hainbat ikastetxeri parte hartzeko gonbitea luzatu zitzaien, eta parte-hartzaileen artean Usandizaga-Peñaflorida, Aldapeta Maria eta Deutsche Schuleko ikasleak egongo dira.

Udalak, Donostia Gazteriaren bitartez, ekitaldi hau babestu eta bultzatu du, hirian zehar joateko garraio publikoko txartelak emanez, udal-eraikinetako bulegoak eskuragarri jarriz bilerak eta lan-saioak egiteko, eta Osoko Bilkuren Aretoa eta martxoaren 9an egingo den azken bilerarako baliabideak eskainiz.

Donostia Gazteriak lehentasunezkotzat ezarritako helburu estrategikoetan jasotzen den bezala, Donostia Gazteriaren eta Donostiako gazteen arteko komunikazioa eta harremanak erraztuko dituzten zubiak eraiki behar dira. Orain arte egindako lanaren balioa aintzat hartuta, etorkizun berritu eta eraldatzailea sortzeko oinarriak jarri nahi ditugu, Donostiako gazteak eroso eta ahaldunduta sentituko diren hiria.

Egun hauetan zehar hainbat gai jorratu dira: Botere banaketa eta Zuzenbide Estatua, Elikadura jasangarria eta elikagai ultra-prozesatuak, Hizkuntza aniztasuna eta hizkuntza gutxituak, Bakardadea eta adinekoen gizarteratzea, Zabor espaziala

2025/03/14-an argitaratua