Categorías: albisteak-berriak

Gazte boluntarioek udako Auzolandegietan izena emateko epea, bihartik aurrera, zabalik

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren Auzolandegiak programaren bidez, jatorri desberdinetako gazteek 15 egunez, borondatez eta eskuzabaltasunez, ikuspegi soziala duen lanean parte har dezaten sustatzen da.

Aurten, boluntariotzako 9 auzolandegi antolatuko dira Euskadin. Bi eremu mota egongo dira adinaren arabera: bost eremu adinez helduak diren gazteentzat (18 eta 26 urte bitartekoentzat, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat izan ezik, 30 urte bete arte parte hartu ahal izango baitute); lau eremu adin txikikoentzat (14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, biak barne). Adingabeentzako auzolandegiak Arraia-Maeztu, Bilbo, Gueñes eta Berangon egingo dira, 75 plazarekin. Gainerakoak 18 urtetik gorakoentzat izango dira eta Muxika, Santurtzi, Bergara, Lekeitio eta Derion egingo dira, 146 plazarekin.

Euskadiko plazez gain, beste autonomia-erkidego eta herrialde batzuetan ere eskainiko dira plazak; azken horietan, 18 urtetik gorako gazteek parte hartu ahal izango dute.

Euskadin egingo diren bederatzi auzolandegietako bakoitzak gai espezifiko bat du, eta izena eman duten gazteek bi asteko egonaldia egingo dute bertan: arkeologia eta industria-ondarea berreskuratzea, ondare historikoa eta ingurumena berreskuratzea, hirugarren adineko pertsonen gizarte-dinamizazioa, memoria historikoa, etab. Goizetan boluntariotzaren esparruko gaikako lanak egiten dira eta arratsaldeetan eta asteburuetan jarduera osagarriak egingo dira. Animazio-taldeak parte-hartzaileen eta auzolandegia hartzen duen komunitatearen arteko harremana ahalbidetuko duten jarduerak proposatuko ditu. Jolasak, kultura ekitaldiak eta kirol-jarduerak ere egingo dira.

Izena emateko bidea

Auzolandegietan aurrez izena emateko epea martxoaren 18tik apirilaren 22ra bitartean egongo da zabalik, eta ondoren, apirilaren 23an, lekuak hautatzeko zozketa egingo da. Izena emateko txandak apirilaren 24an argitaratuko dira, eta plazaren inskripzioa/hautaketa maiatzaren 5etik aurrera egingo da.

Aurrez izena emateko eta izena emateko prozesua bitarteko elektronikoen bidez egingo da. Hori dela eta, Gazteria Zuzendaritzak BakQ txartela (edo identifikazio elektronikorako beste edozein bide) esakuratzea gomendatzen du prozesu osoa egiteko. Prozesu osoa www.gazteaukera.euskadi.eus web orriaren bidez egin ahal izango da.

Estatuko eta nazioarteko esparruei dagokienez, Gazteria Zuzendaritza beste erkidego batzuekin eta INJUVErekin plazak trukatzeko lanean ari da gaur egun. Eguneratutako eremuei buruzko informazio guztia www.gazteaukera.euskadi.eus webgunean egongo da eskuragarri.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ugao-Miraballesen atxilotu dute etxe batean indarrez sartzeagatik, txalet batean leiho bat hautsita sartu ondoren

25_0194 Ugao-Miraballesen atxilotu dute etxe batean indarrez sartzeagatik, txalet batean leiho bat hautsita sartu ondoren…

9 horas hace

Donostiako toldoen zozketa martxoaren 20an, ostegua, mantentzen da

Donostiako Udalak bere gain hartu du Itsasertzetako agindua, Kontxako hondartzako toldoen herena kentzeko Datozen hiru…

9 horas hace

Donostiako Udalak lizentzia eman du Illunbeko enpresa bioteknologikoen hub-a eraikitzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak: Haizearen Orrazia, Infernua, Txomin Eneako anbulatorioa, Taxien tarifak, Haur-eskolak, Donostiako…

9 horas hace

Doako prestakuntza-eskaintza haur eta nerabeen gurasoentzat Donostian

TREBA Gurasoak programako 2 hitzaldiak eta 4 tailerrak 2025eko martxotik azarora bitartean egingo dira Donostian…

9 horas hace

Abierta la inscripción para los programas de verano Udalekuak y Gazte Oporraldiak 2025

La convocatoria para participar en los programas de verano Udalekuak 2025 y Gazte Oporraldiak 2025,…

9 horas hace

Nafarroako Gobernua aurrera doa aurrekontuak egiteko eta kontuak emateko prozesuak modernizatzeko bidean

MIGUEL OSES Nafarroako Gobernuak ekimen bat diseinatu du aurrekontuak egiteko eta horien gaineko kontuak emateko…

9 horas hace