Categorías: albisteak-berriak

Javier Hurtado sailburua: “Kutsidazu bidea Ixabel ibilbidea bezalako proiektuek familiako turismoa eta jasangarritasuna sendotzen laguntzen dute”

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak «Kutsidazu bidea Ixabel» turismo- eta kultura-ibilbide berria inauguratu du Hernialden. Ibilbide hori Tolosaldeko Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planean kokatuta dago. Euskadin proiektu estrategikoak bultzatzeko erakundeen arteko koordinazioaren eta lankidetzaren garrantzia nabarmendu du sailburuak bere hitzaldian: «Europako funtsen bidez finantzatutako proiektu honek erakusten du garrantzitsua dela elkarrekin lan egitea gure herri eta hirientzat onuragarri diren ekimenak aurrera ateratzeko».

Sailburuak Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planen eragina azpimarratu du. Plan horiei esker, Europako funtsetako 80 milioi euro baino gehiago inbertitu ahal izan dira Euskadin, eta hainbat motatako 34 proiektu finantzatu dira eskualde eta udalerrietan. Tolosaldeko Planari dagokionez, honako hau adierazi du: «Plan horrek, ia 2 milioi euroko inbertsioa eginda, hainbat ardatz eta ekintza biltzen ditu, eta horietako asko dagoeneko abian edo amaituta daude. Gaur inauguratu dugun turismo- eta kultura-ibilbide berria eduki oso familiarra duten beste sei ibilbideri gehitu zaie».

Ildo horretan, familiako turismoari balioa eman dio Euskadiko turismo-estrategiaren funtsezko elementu gisa: «Familiako turismoak urtarokotasuna txikiagotzen eta bisitarien lurralde-oreka areagotzen laguntzen du. Gainera, produktu turistiko bat baino gehiago da: familiarekin bidaiatzen dugunean, biharko bidaiarien oinarriak jartzen ari gara». Horregatik, azaldu duenez, Euskaditik «Ondo bidaiatzeko eskola» bultzatzen da: «Gure adingabeak hezteko erantzukizuna dugu, buru irekiko esploratzaile bihur daitezen, beren ingurunea balora dezaten eta turismo jasangarriagoa susta dezaten».

Era berean, nabarmendu du ibilbide horiek oinarrizko balioak transmititzen dituztela elkarbizitzarako eta tokiko kulturarekiko errespeturako: “Bisitariek jasangarritasunaren garrantzia ulertzea nahi dugu, tokikoa estimatzen eta benetakotasuna baloratzen ikastea. Balio horiek funtsezkoak dira herritarrekiko bizikidetzarako eta kalitatezko turismo arduratsua izateko».

Amaitzeko, ibilbidearen izenaren esanahia eta Joxean Sagastizabalen eleberrian inspiratu izana aipatu ditu: “Kutsidazu bidea Ixabel esaldiak dioen bezala, ibilbide honek bidea erakusten digu. Hizkuntza baten bidea, kultura batena, Euskadi beste ikuspegi batetik bisitatzeko eta gozatzeko moduarena».

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gazteriak 305.000 euro bideratuko ditu Foru Komunitateko gazteentzako informazio-zerbitzuak laguntzera

Nafarroako Gazteriaren Institutuak 305.000 euro bideratuko ditu, guztira, 2025ean Foru Komunitateko gazte informazioko zerbitzuak laguntzera,…

28 mins hace

‘Bultzada ekintzailea’ ren 13. edizioak 64.000 euro izango ditu saritan eta prestakuntza-programa bat proiektu berritzaileak merkaturatzen laguntzeko

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoaren bitartez, ‘Bultzada Ekintzailea’ programaren 13. edizioa…

28 mins hace

Chivite Lehendakariak Replasa Beti-Onak taldea zoriondu du Eskubaloiko Erreginaren Kopan azpitxapeldun izateagatik

Recepción del Gobierno de Navarra al equipo de balonmanode Bet Onak María Chivite Navascués, Nafarroako…

28 mins hace

Barakaldo gune tentsionatu izendatzeko alegazioak aurkezteko epea amaitu da

Juan Antonio Pizarro zinegotziak adierazi duenez, «etxebizitzaren egoera lehentasuna da, herritarren kezka nagusietako bat»; izan…

28 mins hace

Barakaldok ordenagailuak eta 3D inprimagailuak, paintball, karts eta hainbat tailer eskaintzen ditu Aste Santuan

Beste urte batez, Gazteria Zerbitzuak Barakaldoko 12 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduera-programa oso…

28 mins hace

Jorge Rodríguez, ardo-interpreterik onena Euskadiko 25. Sommelier Txapelketan

Gasteizko Merkatuan Euskadiko 25. Sommelier Txapelketa jokatu da. Txapelketa horretako lehen sailkatua Jorge Rodríguez izan…

28 mins hace