TREBA Gurasoak programako 2 hitzaldiak eta 4 tailerrak 2025eko martxotik azarora bitartean egingo dira Donostian
TREBA Gurasoak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, udaletako Gazteriako Sailen laguntzarekin, Gipuzkoako gurasoen eskura jarri duen doako prestakuntza-ekimena da. Programak, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.
Aurreko ikasturtean egin zen hirugarren edizioa, eta programa honen bidez Donostian 6 hitzaldi eta 2 tailer antolatu ziren. Guztira, 275 gurasok parte hartu zuten, eta balorazioa oso positiboa izan zen.
Honakoa laugarren edizioa da. Osasun mentala, komunikazioa familian, pornografia, anai-arreben arteko gatazkak, elikadura jarrera osasuntsuak eta nola hitz egin heriotzaz gure haur eta nerabeekin izango dira TREBA Gurasoak ekimenaren laugarren edizioan jorratuko diren gai batzuk.
Donostian 2025 urtean, gurasoei, haurren eta nerabeen heziketa-prozesuan lagunduko dieten gai ezberdinei buruzko 4 hitzaldi eta 2 hitzaldi antolatuko dira hirian zehar. Zehazki 2025eko martxoa eta azaroa bitartean izango dira.
Guraso-elkarteek, ikastetxeek edo hiriko beste hezkuntza-eragile batzuek egindako eskaerak jaso ditugu, eta haien kezketan, beharretan edo gai ezberdinen inguruko premian oinarrituta antolatu ditugu hitzaldiak eta tailerrak.
Hitzaldiak, ordu eta erdiko saioak izango dira. Sentsibilizaziorako eta hausnarketarako saioak. Inspiratzaileak eta motibazio iturri izan nahi dute, seme-alabekin nola jardun ikasteko gako txikiak emango dira.
Eta tailerrak, aldiz, 4 ordukoak izango dira, bi saiotan banatuta. Konpetentziak lantzeko oinarrizko ezagutzak emango dira tailerretan. Teoria eta praktika konbinatuta, arazoak konpontzeko moduak eta prestakuntza landuko dira.
Hitzaldiak euskaraz izango dira, eta bietan gaztelaniarako itzulpen zerbitzua eskainiko da, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean. Eta tailerren kasuan, 2 euskaraz eskainiko dira eta beste bi gaztelaniaz.
1.- Elikadura jarrera osasuntsuak (Elikadura osasuntsua, elikadura nahasmenak, dietaren kultura, lodifobia…
Trebatzailea – Mireia Centeno
Data: Martxoaren 27an, 17:30ean.
Non: Etorkizuna Eraikiz Gunea (Foru Jauregiaren beheko solairuan dago, Gipuzkoa plazan)
Hartzailea: Haurren eta nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz (Itzulpen zerbitzua eskainiko da euskaratik gaztelaniara)
2.- Osasun mentala eta nerabeak
Trebatzailea – Miren Ros
Data: Urriaren 22an, 17:30ean.
Non: Zehazteke
Hartzailea: Haurren eta nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz (Itzulpen zerbitzua eskainiko da euskaratik gaztelaniara)
1.- Komunikazioa familian (Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen)
Trebatzailea – Leyre Cano
Data: Apirilaren 29an eta maiatzaren 6an, 17:30ean
Non: Amara Haurtxokoa (Anoeta Pasealekua, 17)
Hartzailea: Haurren gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz
2.- Osasun mentala eta nerabeak
Trebatzailea: Izaskun López de Torre
Data: Apirilaren 30ean eta maiatzaren 14an, 17:30ean
Non: Kontadores Gazte Zentroa (Pasai San Pedro Hiribidea, 13 – Bidebieta)
Hartzailea: Nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Gazteleraz
3.- Anai-arreben arteko gatazkak nola kudeatu?
Trebatzailea: Mireia Centeno
Data: Azaroaren 5ean eta 12an, 17:30ean
Non: Amara Haurtxokoa (Anoeta Pasealekua, 17)
Hartzailea: Haurren gurasoentzat
Hizkuntza: Gazteleraz
4.- Pornografia gaur egungo sexu-heziketa ote?
Trebatzailea – Edurne Mendizabal
Data: Zehazteke
Non: Zehazteke
Hartzailea: Nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz
Saio guztiak presentzialak eta doakoak izango dira.
Hitzaldietan ez da izen-ematerik gauzatuko, sarrera doakoa eta librea izango da, edukiera bete arte.
Tailerretan, aldiz, parte hartu ahal izateko izena ematea beharrezkoa izango da.
Tailer bakoitzeko datak gerturatu ahala, izen-emate epea irekiko da.IZEN-EMATEAK hurrengo loturan egin beharko dira: https://labur.eus/Treba
INFORMAZIO GEHIAGORAKO
Donostiako Udalaren Gazteria Saila, Agirre Miramon 4 (Gros)
943 481909
gazteria@donostia.eus
2025/03/18-an argitaratua
25_0194 Ugao-Miraballesen atxilotu dute etxe batean indarrez sartzeagatik, txalet batean leiho bat hautsita sartu ondoren…
Donostiako Udalak bere gain hartu du Itsasertzetako agindua, Kontxako hondartzako toldoen herena kentzeko Datozen hiru…
Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak: Haizearen Orrazia, Infernua, Txomin Eneako anbulatorioa, Taxien tarifak, Haur-eskolak, Donostiako…
La convocatoria para participar en los programas de verano Udalekuak 2025 y Gazte Oporraldiak 2025,…
MIGUEL OSES Nafarroako Gobernuak ekimen bat diseinatu du aurrekontuak egiteko eta horien gaineko kontuak emateko…
IRATI AIZPURUA Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren Klima Aldaketaren Bulegoa prestakuntza-programa bat zabaltzen hasi da Bigarren Hezkuntzako…