Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak: Haizearen Orrazia, Infernua, Txomin Eneako anbulatorioa, Taxien tarifak, Haur-eskolak,
Donostiako Udalak Zermatt Equity SLri obra-lizentzia ematea onartu du, Illunbeko b.20.1 lurzatian enpresa bioteknologikoak, ikerketa eta produkzio laborategiak, I+G, bulegoak eta coworking guneak, zerbitzu administratiboak eta osagarriak (Columbus Biotech Hub) ostatatzeko eraikin bat eraikitzeko.
Eneko Goia alkateak azpimarratu duenez, «duela aste batzuk lursaila saldu ondoren, Euskadiko Parke Teknologikoa hedatzeko proiektuaren lehen zatia hasi da, zientziarekin eta ezagutzarekin lotutako proiektu estrategikoak ezartzeko espazioen eskaerari erantzuteko. Garapen horri esker, berrikuntzaren alorreko lehen mailako enpresek gure hiria aukeratu eta enpresa-panoramaren abangoardian jarriko dute«.
Columbus Venture Partnersek bultzatutako proiektuak 80 milioi euro inguruko inbertsioa suposatzen du. Horri esker, enpresak ezarri eta hazi ahal izango dira bizitza-zientzien eta teknologia kuantikoen arloan, enpresa-garapenerako eta lankidetzarako ingurune ezin hobean. Proiektua joint venture gisa egingo da Quercus Investments-ekin —higiezinen inbertsioan eta kudeaketan espezializatutako kudeatzailea—, eta Gipuzkoa eta biozientzien sektorea ezagutzen duten inbertitzaile pribatuak izango ditu. Proiektuaren lehen fasea —bertan espazioaren % 40 erabili ahal izango da— 2026aren amaieran egongo da erabilgarri, eta proiektuaren amaiera 2027aren bukaerarako aurreikusten da.
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Moyua-Harri 2024/047 Aldi Baterako Enpresa-elkarteari esleitzea Haizearen Orraziaren plaza birgaitzeko proiektuaren obra-kontratua, 1.157.356 euroko aurrekontuarekin eta 6 hilabeteko egikaritze-epearekin.
Proiektu honetan planteatutako obra Donostiako iruditerian hain garrantzitsua den leku horretarako beharrezkoak diren segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak bermatuko dituen sistema bat sortzeko beharragatik egin da. Eta Kultura Ondasun gisa kalifikatua egoteak, Monumentu Multzo kategoriarekin, jatorrizko proiektuaren funtsa berreskuratuko duen proiektu bat ahalbidetzen du multzo osoan.
Tokiko Gobernu Batzarrak behin betiko onartu du Infernua egikaritze-unitatearen birpartzelazio-proiektua, baldin eta kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak dituzten lurzatiei dagokienez lurzoruaren kalitate-adierazpenak aurkezten badira.
Hori da eremua berrituko duen hirigintza-garapen berriak ahalbidetuko duen izapideetako bat. Bertan 540 etxebizitza eraikiko dira, eta horietatik erdiak babes ofizialekoak edo publikoak izango dira, eta berdeguneak, egonlekuak eta sarbidea hobetuko duten bide berriak ere egingo dira.
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Osakidetzari lizentzia ematea Arteleku plazan dagoen G.0003 lurzatian Txomin Enea auzoko anbulatorioa jartzeko erabiliko den eraikina eraikitzeko.
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du taxiaren zerbitzu publikoaren tarifak igotzeko eskaera zati batean onestea, 1., 2. eta 5. tarifei % 5,02ko igoera aplikatuz. Igoera horrek 2025etik aurrera izango ditu ondorioak, eta Donostialdeko Taxiaren Araubide Bereziko Eremuaren Jarraipen Mahaiak eta hura osatzen duten udalerri guztiek adostu dute.
Tokiko Gobernu Batzarrak bi haur-eskola berri egiteko obrak kontratatzeko espedienteak onartu ditu:
eta gauzatzeko epea 4 hilabetekoa.
Proiektu horiek Europar Batasuneko Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik (Next funtsak) datozen funtsen finantzaketa dute.
25_0194 Ugao-Miraballesen atxilotu dute etxe batean indarrez sartzeagatik, txalet batean leiho bat hautsita sartu ondoren…
Donostiako Udalak bere gain hartu du Itsasertzetako agindua, Kontxako hondartzako toldoen herena kentzeko Datozen hiru…
TREBA Gurasoak programako 2 hitzaldiak eta 4 tailerrak 2025eko martxotik azarora bitartean egingo dira Donostian…
La convocatoria para participar en los programas de verano Udalekuak 2025 y Gazte Oporraldiak 2025,…
MIGUEL OSES Nafarroako Gobernuak ekimen bat diseinatu du aurrekontuak egiteko eta horien gaineko kontuak emateko…
IRATI AIZPURUA Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren Klima Aldaketaren Bulegoa prestakuntza-programa bat zabaltzen hasi da Bigarren Hezkuntzako…