Ugao-Miraballesen atxilotu dute etxe batean indarrez sartzeagatik, txalet batean leiho bat hautsita sartu ondoren


25_0194 Ugao-Miraballesen atxilotu dute etxe batean indarrez sartzeagatik, txalet batean leiho bat hautsita sartu ondoren

Ugao-Miraballesen atxilotu dute etxe batean indarrez sartzeagatik, txalet batean leiho bat hautsita sartu ondoren

Prentsa Zerbitzua

2025-03-18

Ertzainek, 41 urteko gizon bat atxilotu dute Bizkaiko Ugao-Miraballes herrian, etxe batean indarrez sartzearen delitua leporatuta. Atxilotua leiho batetik sartu zen bizitza bateko etxe batean, eta gero lo geratu zen sofa batean.

Atzo, astelehena, 14:15 aldera, alarma-zentral bateko abisua jaso zuen Ertzaintzak.  Ertzainak Ugao-Miraballesko txalet batean zer gertatzen ari zen egiaztatzera hurbildu ziren, itxura zenez norbait sartu baitzen barruan.  Udaltzaingoak jakitera eman zuzenez, jabea aldi baterako etxetik kanpora zegoen.

Patruilak ikusi zuen leiho bateko burdin sarea manipulatuta eta kristala hautsita zeudela. Jabearen gertuko pertsona batek ireki zien atea ertzainei, eta hauek gizon bat aurkitu zuten sofa batean lo. Gizonaren gauzen artean hainbat erreminta, hala nola bihurkinak, hodi-barra bat eta giltza ingelesak zituen motxila bat zegoen.

Gizona etxean indarrez sartzearen delitua leporatuta atxilotu zuten, eta gaur, asteartea, goizean, Bilboko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri dute.