Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak euskal komunitatearentzako laguntzak jarriko ditu abian Bahia Blancan

Ander Caballero: «Bahia Blancako euskal komunitatearekin harremanetan gaude eta behar den guztian laguntzeko prest»

Eusko Jaurlaritzak, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritzaren bitartez, laguntzak aktibatuko ditu Bahia Blancak Buenos Aires probintzian jasan duen denboralearen ondorioz euskal komunitateak izan ditzakeen berehalako beharrei erantzuteko.

Intentsitate handiko denborale batek Bahia Blanca hiria astindu zuen martxoaren 6an eta ondorengo egunetan eta, horren ondorioz, ehunka familia ebakuatu behar izan zituzten. Euskadiren Argentina eta Uruguaiko Ordezkaritzaren bidez lehen kontaktuak izan ondoren, euskal komunitatean izango duen eragina zehatz-mehatz ezagutzeko urratsak ematen ari dira. Kalteak aztertu eta gero, Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak eta Euskadi Globalak zonaldeko euskal komunitatearen beharrei erantzuteko laguntzak aktibatuko dituzte Bahia Blancako Unión Vasca Euskal Etxearen bitartez.

«Egoera honen hasieratik Bahia Blancako euskal komunitatearekin harremanetan egon gara, eta prest gaude behar den guztian laguntzeko, kalteen norainokoaren zain», esan du Ander Caballero Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak. «Euskaldunok beti eskaini diogu elkarri laguntza momento zailetan. Egoera txarretan ere, Euskadiren eta diasporaren arteko loturak indartzen ditugu», gaineratu du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bizkaiak ikuspegi berri bat aztertu du etxerik gabeko emakumeentzako eta indarkeria matxistaren biktimentzako bizitokiari buruz

Bizkaiko Foru Aldundia ikuspegi eta azterketa berri bat bultzatzen hasi da, etorkizunean etxerik gabeko emakumeekin…

5 horas hace

UNIRE – Soldadura eta Beste Lotura Teknologien Azokaren bigarren edizioak 80 enpresa baino gehiago bildu ditu FICOBAn

UNIRE azokaren bigarren edizioak 80 enpresa baino gehiago bildu ditu Irungo FICOBA erakustazokan. UNIRE azoka…

5 horas hace

Juan Carlos Abascal: «Bultzatu 2050 Hiri Agenda zeharkako tresna parte-hartzailea da, iraunkortasuna ingurumen, ekonomia eta gizarte ardatzetatik jorratzen duena»

Irekitze instituzionalean, Juan Carlos Abascal Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordeak Euskadiren eta…

5 horas hace

Ugao-Miraballesen atxilotu dute etxe batean indarrez sartzeagatik, txalet batean leiho bat hautsita sartu ondoren

25_0194 Ugao-Miraballesen atxilotu dute etxe batean indarrez sartzeagatik, txalet batean leiho bat hautsita sartu ondoren…

23 horas hace

Donostiako toldoen zozketa martxoaren 20an, ostegua, mantentzen da

Donostiako Udalak bere gain hartu du Itsasertzetako agindua, Kontxako hondartzako toldoen herena kentzeko Datozen hiru…

23 horas hace

Donostiako Udalak lizentzia eman du Illunbeko enpresa bioteknologikoen hub-a eraikitzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak: Haizearen Orrazia, Infernua, Txomin Eneako anbulatorioa, Taxien tarifak, Haur-eskolak, Donostiako…

23 horas hace