25_0198 Ertzaintzak drogen aurkako operazio garrantzitsua egin du Bizkaian

Ertzaintzak drogen aurkako operazio garrantzitsua egin du Bizkaian
Servicio de prensa
2025-03-20
Ertzaintzak hamaika pertsona atxilotu ditu Bizkaiko hainbat udalerritan, gaur, osteguna, drogaren aurkako dispositibo garrantzitsu batean.
Operazio horretan, hainbat sarrera eta erregistro egin dira, eta substantzia estupefaziente ugari atzeman dira. Ikerketak martxan jarraitzen du agintaritza judizialaren ikuskaritzapean, eta hark sumario-sekretua ezarri du.
Atxilotuak epaitegira eramango dituzte polizia-eginbideak amaitutakoan.