Ertzainek 37 urteko gizon bat atxilotu dute Irunen osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta, haren etxean 8 kilogramo haxix baino gehiago eta kokaina arrosa izenez ezagutzen den “tusi” gramo batzuk aurkitu ondoren. Atxilotu aurretik, inplikatua bera ordu batzuetan ospitaleratu behar izan zuten azken substantzia hori kontsumitu ondoren.
Irungo ertzainek atzo, asteazkena, aurkitu zuten droga, hiriko etxe batean, gazte bat bere onetik aterata eta oldarkor zegoelako, laguntza eskatuz egindako abisu baten ondorioz.
Polizia-patruilak gaztea sukaldeko lurrean etzanda aurkitu zuen, itxuraz substantzia sorgorgarriren baten eraginpean. Gizonak esan zien “tusi”, kokaina arrosa deitzen zaiona, kontsumitu zuela. Agenteek egiaztatu zuten gizonaren gelako altzari baten gainean arrosa koloreko substantzia baten hondarrak zeudela, marra forman, bai eta substantzia beraren gramo batzuk zituen bilgarri bat ere. Gainera, etxean ustez haxixa zen substantzia bat, hainbat tableta, doitasun-balantzak, plastikozko bilgarriak eta droga-trafikoaren ustezko delitu batekin zerikusia zuten beste objektu batzuk ere aurkitu zituzten. Anbulantzia bateko osasun-langileek eraman zuten pertsona hori Donostia Unibertsitate Ospitalera.
Ospitalean alta eman ondoren, kasuaz arduratu ziren ertzainek gizona atxilotu zuten osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta, eta bere baimenarekin bere etxean sartu eta miaketa egin zuten. Miaketan zazpi haxix-pakete eta substantzia bereko sei tableta aurkitu zituzten gela batean, guztira 8,2 kilogramo. Horrez gainera, arrosa koloreko substantziaren gramo batzuk, bi doitasun-balantza, nahasteko elementuak, poltsa garden ixtekodunak, bi telefono mugikor, kutxa gotor batean dirua eta ustezko delituarekin lotutako oharrak ere aurkitu zituzten.
Atxilotutako gaztea gaur, osteguna, eraman dute Irungo Guardiako Epaitegira.
Ertzaintzako agenteek 44 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizaldean, Muskizko hainbat errepidetan ausarkeriaz gidatzeagatik.…
Ertzaintzako Ikerketa Kriminalaren eta Polizia Judizialaren Burutzako agenteek, Polizia Nazionaleko Aragoiko Buruzagitza Nagusiko Delitu Teknologikoen…
Ertzaintzako agenteek 18 urteko bi gazte atxilotu dituzte gaur goizaldean Bilbon, lesio-delitu bat egotzita. Kalean…
La Comisión de Valoración del Gobierno Vasco ha reconocido, 30 años después, que Rosa Zarra murió tras recibir…
El nuevo convenio urbanístico de Montañenea presentado como un gran logro de Abotsanitz, asegurando que…
Orozko ha vivido un gran día zurigorri junto a la representación del Athletic Club, que…