Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Zaragozan, haur-pornografia egitea, edukitzea eta banatzea eta adingabeei sexu-erasoa egitea leporatuta

Ertzaintzako Ikerketa Kriminalaren eta Polizia Judizialaren Burutzako agenteek, Polizia Nazionaleko Aragoiko Buruzagitza Nagusiko Delitu Teknologikoen Taldearekin lankidetzan, gizon bat atxilotu dute Zaragozan, haur-pornografia egitea, edukitzea eta banatzea, grooming delitua, adingabeen aurkako sexu-erasoa, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa leporatuta.

Atxiloketa honen jatorria 2024an Gipuzkoan genero-indarkeriagatik jasotako salaketa bat da. Salaketa horren bidez jakin zen salatutako pertsonak haurren abusuekin lotutako materiala eduki zezakeela.  

Hasierako ikerketen ondoren, Ertzaintzako Informazio Teknologietako Delituen Atal Nagusiak hartu zuen bere gain ikerketa. Lasarte-Oriako eraikin batean sartu eta miaketa egin zutenean, hamaika gailu elektroniko konfiskatu zituzten, eta polizia-adituek aztertu zituzten. Gailu horietan haurren sexu-abusuekin lotutako argazkiak, bideoak eta elkarrizketak aurkitu zituzten. Material hori aztertu zutenean, ondorioztatu zuten aurkitutako haurren sexu-abusuen ia artxibo guztiak mezularitzako sare sozial batetik jaitsi zirela.  

Konfiskatutako materialetik lortutako datuetan oinarrituta, agenteek ustez era horretako materiala partekatzen zuten sare sozialeko “komunitateak” arakatu zituzten.  Ikerketa horren ondorioz, material hori banatzen aritzen zen pertsona identifikatu ahal izan zuten azkenean.                  

                              “Zutabe / Urtzi” polizia-operatiboa Zaragozan

Hilabetetako lanaren ondoren, ikerketa-ildo nagusiak Zaragoza hirira eraman zuen Ertzaintzako instrukzio-taldea. Ondorioz, laguntza eskatu zitzaion Zaragozako Polizia Nazionaleko Delitu Teknologikoen Taldeari, eta taldeko kideek beharrezko ikerketa-kudeaketak egin zituzten ikertutako pertsona aurkitzeko.

Asteazken honetan, martxoaren 19an, Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Burutzako agenteak Zaragozara joan ziren, eta bertan, Polizia Nazionalaren Kidegoarekin batera, “Zutabe / Urtzi” izeneko operatibo bateratua gauzatu zuten. Lehenengo neurri gisa, bi instrukzio-taldeak elkarrekin sartu ziren ikertutako pertsonaren etxean miaketa egiteko.

Miaketa horretan haurren sexu-abusuekin lotutako material ugari aurkitu zuten. Era berean, egiaztatu zuten pertsona horrek jarduera bizia zuela izaera pedofiloko talde eta kanaletan, material hori lortzeko eta beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko.  

Operatiboari esker, instrukzio-taldeek lehenengo ikerketen emaitza egiaztatu ahal izan zuten, baina, horrez gain, etxean zeuden telefonoak in situ aztertu zituztenean, ikertuak bere telefono mugikorrean gordetzen zituen dozenaka artxibo aurkitu ahal izan zituzten. Grabazio horietan, agenteek ikertua bera ikusi zuten adingabe batekin sexu-harreman esplizituak izaten. Gertakarien lekuan bertan azterketa zehatzagoa egin ondoren, adingabeekin egindako sexu-ekintzen grabazioak aurkitu zituzten agenteek.

Egitate berrien larritasuna egiaztatu ondoren, berehala atxilotu zuten 34 urteko gizona, haur-pornografia egitea, edukitzea eta banatzea, grooming delitua, adingabeari sexu-erasoa egitea, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa leporatuta.  

Atxilotua Zaragozako Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri dute, instruitutako eginbideekin batera, eta espetxeratzeko agindua eman zuten.

Ertzaintzak ez ditu amaitutzat eman ikerketak, eta ez da baztertzen atxiloketa gehiago egitea ebidentzia berriak aztertzen dituztenean.  

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak auto baten gidaria atxilotu du bide-segurtasunaren aurkako delituengatik eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatuagatik, polizia-ibilgailu bati eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek 44 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizaldean, Muskizko hainbat errepidetan ausarkeriaz gidatzeagatik.…

21 horas hace

Bilbo, bi atxilotu lesio-delitu batengatik, gazte bat behin eta berriz jotzeagatik

Ertzaintzako agenteek 18 urteko bi gazte atxilotu dituzte gaur goizaldean Bilbon, lesio-delitu bat egotzita. Kalean…

24 horas hace

El Gobierno Vasco admite que Rosa Zarra murió por un pelotazo de la Ertzaintza

La Comisión de Valoración del Gobierno Vasco ha reconocido, 30 años después, que Rosa Zarra murió tras recibir…

2 días hace

EAJ-PNV denuncia que Abotsanitz «oculta información clave y maquilla la realidad» en la operación de Montañenea

El nuevo convenio urbanístico de Montañenea presentado como un gran logro de Abotsanitz, asegurando que…

2 días hace

Inaugurada la Peña Garelako Athletic Elkartea en Orozko

Orozko ha vivido un gran día zurigorri junto a la representación del Athletic Club, que…

2 días hace

Las fuertes rachas de viento arrancan parte del tejado del polideportivo Agorrosin de Bergara

El viento que ha azotado Gipuzkoa estos días ha dejado diversas incidencias. Por ejemplo, en…

2 días hace