Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek emakume bat erreskatatu dute Alonsotegin mendi ibilbide batean zaldi batetik erori ostean


25_0203 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek emakume bat erreskatatu dute Alonsotegin mendi ibilbide batean zaldi batetik erori ostean

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek emakume bat erreskatatu dute Alonsotegin mendi ibilbide batean zaldi batetik erori ostean

Prentsa Zerbitzua

2025-03-23

Ertzaintzaren helikoptero batek emakume bat erreskatatu eta Gurutzetako Ospitalera eraman du, Alonsotegi eta Nocedal urtegiaren arteko gune zail batean bere zalditik erorita.

Zaurituaren lagunek 112 SOS Deiak larrialdietarako telefonora deitu dute gaur, igandea, 11:05ean, esanez emakume bat zaldi gainetik erori dela mendi-bide batean, eta berehalako osasun-laguntza behar zuela.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko teknikari batek Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko mendiko taldeko agenteak bidali ditu. Bizkaiko suhiltzaileak eta medikuak eta osasun-langileak ere bertaratu dira istripuaren tokira.

Erreskateko kideek 60 urteko biktima immobilizatu dute, eta helikopteroan eraman dute Gurutzetako Ospitalera.