25_0203 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek emakume bat erreskatatu dute Alonsotegin mendi ibilbide batean zaldi batetik erori ostean
Prentsa Zerbitzua
2025-03-23
Ertzaintzaren helikoptero batek emakume bat erreskatatu eta Gurutzetako Ospitalera eraman du, Alonsotegi eta Nocedal urtegiaren arteko gune zail batean bere zalditik erorita.
Zaurituaren lagunek 112 SOS Deiak larrialdietarako telefonora deitu dute gaur, igandea, 11:05ean, esanez emakume bat zaldi gainetik erori dela mendi-bide batean, eta berehalako osasun-laguntza behar zuela.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko teknikari batek Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko mendiko taldeko agenteak bidali ditu. Bizkaiko suhiltzaileak eta medikuak eta osasun-langileak ere bertaratu dira istripuaren tokira.
Erreskateko kideek 60 urteko biktima immobilizatu dute, eta helikopteroan eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Bilbon, martxoaren 4an Alde Zaharrean indarkeria erabiliz egindako lapurreta leporatuta.…
Zarautzen hainbat eragile elkartu dira “Eskatu eta zerbitzatu kafea euskaraz!” kanpaina martxan jartzeko: Zarauzko Udala,…
Aurreko astea biribila izan da Buesa Arenan bi garaipen batu ondoren. Baskoniak erreskadako bederatzigarren garaipena…
Hondarribian osasunaren arloan eta, bereziki, kardio-babesaren arloan oinarritutako proiektu berri bat egingo da datozen asteetan.…
BizkaiBizi, Bizkaiko Foru Aldundiaren bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzuak, proiektu pilotu bat hasiko du, eta hiru…
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak (Gallarta, Abanto-Zierbena) «Burdinazko emakumeak: historia eta memoria» erakusketa hartuko du gaurtik…