Aurreko astea biribila izan da Buesa Arenan bi garaipen batu ondoren. Baskoniak erreskadako bederatzigarren garaipena erdietsi du tenplu urdin-gorrian Baxi Manresa 90 eta 84 menderatuta. Markus Howard izan da arabarren jokalaririk baloratuena 27 puntu eta 4 erreboterekin.
5 eta 6-ko partziala Zurbanoko neurketa abiatzeko. Lehen laurden parekatu batean, urdin-gorriek puntu bateko errenta lortu dute (21-20). Diego Ocamporenek azeleragailua zapaldu dute markagailua iraultzeko (28-34). Baskonia aurretik jartzen ahalegindu da, baina lehen zatia 41 eta 49 amaitu da.
Pablo Lasorenak energia berrituekin itzuli dira aldageletatik eta 20 eta 10-eko partzial batekin, norgehiagokaren agintea berreskuratu dute (61-59). Erritmoa parekatu egin da, hirugarren laurdena 64-ko berdinketarekin amaituz. Baskoniak nortasuna atera du azken laurdenean 10 puntuko abantaila lortzeko. Azkenean, etxekoek Endesa Ligako garaipen berri bat erdietsi dute (90-84).