Categorías: albisteak-berriak

Elikaduraren balio-kateko hamabost enpresak euren proiektu berritzaileak eta esperientziak partekatu dituzte

Elikaduraren balio-kateko hamabost euskal enpresak euren proiektu berritzaileak eta esperientzia partekatu dituzte gaur goizean Miñaon, Arabako Parke Teknologikoan, egin den “Elikagaien transferentzia eta berrikuntza Euskadin” jardunaldian, eta 140 profesionalek parte hartu dute bertan.  Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak adierazi duenez, “proiektu berritzaile horiek garatzeko eta elikagaien eta zuraren balio-kateak lehiakorrak izateko, garrantzitsua da lankidetza publiko-pribatua”.

“’Elikagaien transferentzia eta berrikuntza Euskadin jardunaldi honetan gure herriaren etorkizuna eraikitzen eta prestatzen ari gara, ongizatean hazten ari gara, industria berriak eta ekonomia berria diseinatzen ari gara, eta elikagaien segurtasuna gure garapenean erabat txertatzen ari gara”, zehaztu du Barredok.

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Hazi Fundazioarekin eta Elika Fundazioarekin lankidetzan antolatu duen topaketan, elikaduraren sektoreko euskal enpresek proiektu berritzaileak aurkeztu dituzte zentro teknologikoek lagunduta.

“Elikaduraren Balio Katearen erronka nagusia kalitate handiko elikagai seguruak, osasungarriak eta jasangarriak ekoiztea da. Horretarako, elikagaiak ekoizteko modu berriak behar dira, bai eta produktu horiek seguruak, osasungarriak eta jasangarriak izango direla bermatzea ere”, adierazi du Amaia Barredok.

Amaia Barredorekin batera parte hartu dute Jardunaldiari hasiera emateko ekitaldian Arantza Madariaga Elikaren zuzendariak, Raul Pérez Iratxeta Sailburuordea,  Raimundo Ruiz de Escudero HAZIren zuzendariak eta Ricardo Bueno BRTAren zuzendari nagusiak ere.

“Helburua da testuingurua, joerak eta eragileek aurre egin beharreko erronkak zein diren jakitea eta enpresa-sarera transferitzea. Beste enpresa batzuk animatu nahi dira produktu berriak eta lehiakorrak ekoizten jarrai dezaten, merkatuaren eskaerei erantzuteko, berrikuntzaren bidez”, azpimarratu du Barredo sailburuak.

Endika Lekaroz, ZINKeko Negozio Garapeneko zuzendariak adierazi duenez, garrantzitsua da “enpresek merkatuaren joerak ezagutzea, euren berrikuntza-prozesuak hobeto bideratzeko, noraezean ibili gabe”.

Jardunaldietan parte hartu duten enpresek euren proiektuak azaldu dituzte eta moderatzailearen galderei erantzun diete, “ideia edo beharra nondik sortu den, norekin lan egin den eta emaitza espero zena izan den” zehaztuz.

Berrikuntza

15 proiektuak bloketan banatuta aurkeztu dituzte: Berrikuntza produktuan  atalean Egotza Baserria, UDAPA, Yüit the Fair Food company, Bizkarra eta Atxa enpresek aurkeztu dituzte euren proiektu berritzaileak, eta haiekin lankidetzan aritu dira Leartiker, Neiker, Azti edo Tecnalia.

Bigarren bloke batean, prozesuan dauden berrikuntza-proiektuak azaldu dituzte, eta BARNA, Gashor, Tekniker eta Goenaga izan dira parte-hartzaileak. Ondoren, AMUKA, Gorrotxategi eta Ausolan izan dira merkatuko euren berrikuntzak azaldu dituzten enpresak. Horiei batu zaie Forest Pioneer, eta zuraren balio-kateko proiektu berritzaile bat aurkeztu du. Azkenik, Euskaber, Zabala Sagardotegia, Alevitro eta Basatxerri izan dira berrikuntza teknologikoaren arloko euren ideiak zehaztu dituztenak.

Leartikerreko Eider Fernándezek «Ahuntz-esnearen likore-apetaz» hitz egin du; Udapako Ion Legorburuk Beltza eta Edurne patata-barietateez; Yüit the Fair Food Company eta AZTIko Mireia Muñizek eta Sofia Rocak berrikuntzaz hitz egin dute elikadura osasungarriaren beharretatik; Tecnaliako Izaskun Marañonek, Gabriel Achak eta Eduardo Bizkarrak Euskal nortasuna duten txokolatezko trufen berritasunaz; Barna elkarteko Iñaki Aranburuk arrain-produktuekin egindako zaporizatzaileez; Gashorko Itsaso Ibarrak «azken produktuaren ekoizpenean eta kontrolean eta iragarpenean izandako mermen murrizketaz» hitz egin du.

Era berean, Goenaga Yogureko Arantza Goenagak «jogurta zer den eta zer ez den» aipatu du; Gipuzkoako Arrantza Kofradiako Jon Elzok «Arrantza turistikoa» izeneko proiektu pilotua aipatu du Euskadin; Forest Pioneerreko Iosu Kanpandegik eta Iratxe Zorraquinok basoko makineriarekiko urruneko konexio-sistemaren ikerketa eta garapena aipatu dute; Armintz Gorrotxategik gosari-gamaren egokitzapena zehaztu du merkatuko posizioa hobetzeko; Ausolaneko Amaia Agirrek Artema etxez etxe prestatutako janari zerbitzua zer den azaldu du; Euskaberreko Karmele Pikabeak eta Itziar Lopezek «digitalizazioa denen eskura» nolakoa den azaldu dute; Luis Mari Zabalak

Amaia Barredok adierazi duenez, “proiektu berritzaile horiek garatzeko eta elikagaien eta zuraren balio-kateak lehiakorrak izateko, garrantzitsua da lankidetza publiko-pribatua”.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak hitzeman du “sinergiak eta gaitasunak bateratuko dituen ekosistema irekia, aktiboa eta proposatzailea babestuko” duela. Horrek dagoeneko baditu Sailak berrikuntzara bideratutako laguntzak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Hiru gazte atxilotu dituzte Villabonan, tren-bagoi batean indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzainek hiru gazte atxilotu zituzten atzo arratsaldean Villabonako tren-geltokian, Irun eta Brinkola arteko bidean indarkeria…

11 horas hace

Ertzaintzaren lehenengo promozioko azken agenteak erretiroa hartu du

Martxoaren 19an hartu du erretiroa Jokin Alfagemek, Ertzaintzaren lehenengo promoziokoa zen eta aktibo zegoen azken…

11 horas hace

La lesión de Iñigo Ruiz de Galarreta le impide entrenar con sus compañeros

El jugador del Athletic Club Iñigo Ruiz de Galarreta sufre una lesión moderada en la…

11 horas hace

Deusto y Arantzazulab refuerzan su compromiso con la calidad democrática con la colaboración en el marco del Máster en Democracia, Instituciones Públicas e Innovación

Ambas instituciones colaborarán en la organización de seminarios en clave internacional para atraer a personas…

11 horas hace

Azahara Domínguez, nueva vicesecretaria general del PSE-EE de Gipuzkoa

La actual diputada foral de Movilidad, Turismo y Ordenación del Territorio, Azahara Domínguez, será la…

11 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao aprueba la nueva ordenanza de protección, bienestar y tenencia responsable de los animales de compañía

La ordenanza tiene como objetivo de garantizar el respeto y buen trato a los animales…

11 horas hace