Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu adingabe bat hiltzen saiatzeagatik


25_0206 Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu adingabe bat hiltzen saiatzeagatik

Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu adingabe bat hiltzen saiatzeagatik

Servicio de prensa

2025-03-25

Martxoaren 13an adingabe batek Donostian arma zuri batekin egindako erasoa jasan zuen, eta horren inguruan Ertzaintzak egindako ikerketaren ondorioz hiru gizon, horietako bat adingabea, eta emakume bat, hori ere adingabea, atxilotu dituzte Gipuzkoako hainbat herritan. Guztiei erailketa leporatu diete saiakuntza-graduan. Adinez nagusi diren biak espetxean sartu dituzte, eta bi adingabeak, berriz, Adingabeen Fiskaltzaren eskuetan jarri dituzte.

Martxoaren 13an, 16:00etan, adingabe bati arma zuri batekin eraso egin zioten Donostiako Egia auzoan, Gipuzkoako hiriburuko Epaitegien inguruan. Besoan eta bizkarrean zituen zaurien ondorioz, Donostiako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan zuten.

Ertzaintzak berehala hasi zuen ikerketa erasoaren inguruabarrak argitzeko eta erasotzaileen identitatea jakiteko, eta horren ondorioz lau pertsona atxilotu zituzten erailketa, saiakuntza-graduan, leporatuta. Atxiloketak joan den astean egin zituzten Gipuzkoako hainbat herritan.

Atxilotuak hiru gizon eta emakume bat dira. Gizonetako bat eta emakumea adingabeak dira, eta Adingabeen Fiskaltzaren eskuetan jarri dituzte, eta beste bi atxilotuak, berriz, Donostiako Guardiako Epaitegira eraman dituzte, eta epaileak biak espetxeratzeko agindua eman du.