Ertzaintzak martxo hasieran Bilbon indarkeria erabiliz egindako lapurreta bat argitu du

Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Bilbon, martxoaren 4an Alde Zaharrean indarkeria erabiliz egindako lapurreta leporatuta. Atxilotua biktimari diru-zorroa kentzen saiatu zen, eta lurrera bota zuen.

Lapurreta martxoaren 4an, 16:30ean, gertatu zen Bilboko Alde Zaharrean, emakume bat diru-zorroa eskuan hartuta zihoanean. Une horretan, gizon bat hurbildu zitzaion eta dirua eskatu zion, eta jarraian bultza eginda lurrera bota zuen diru-zorroa kentzeko asmoz. Erasoaren ondorioz, emakumeak ukondoa hautsi zuen, eta osasun-zentro batera eraman eta ebakuntza egin zioten.

Gertatutakoaren lekuko batek esku hartu izanari esker, gizonak amore eman eta ihes egin zuen. Une horretatik aurrera, Ertzaintza lapurra, hogeita hamar urteko gizona, aurkitzen saiatu zen, eta atzo, astelehena, atxilotu zuten indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta.  

Atxilotua, polizia-egoitzara eraman zuten zegozkion eginbideak irekitzeko, eta, horiek amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.