Zarautzen hainbat eragile elkartu dira “Eskatu eta zerbitzatu kafea euskaraz!” kanpaina martxan jartzeko: Zarauzko Udala, Zirika euskara elkartea, UEMA, Euskaraldiko Batzordea eta Zurekin ostalarien elkartea.
Kanpaina honen bidez, euskararen erabilera bultzatu nahi da ostalaritza arloan, eta hasteko, ariketa kafearen bueltan egitea erabaki da, euskara ezagutza handirik ez duelako eskatzen. Izan ere, hori da kanpainaren leloa: “Saiatu. Erraza da. Ez dago euskaraz ondo jakin beharrik hasteko”.
“Herritarren artean jarrera eta jokabide aldaketa bat eragitea da helburua: euskaldunak euskara gehiago erabiltzera animatuz, eta euskararik ez dakitenak euskarara gerturatuz”, azaldu du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Euskara zinegotziak. Argi daukagu euskararen erabileran aurrera egingo bada, herritar guztiok elkarrekin eta elkarri lagunduz egingo dugula aurrera”. Horretarako, bakoitzak dagoen tokitik mugitu beharko du: euskaldunak bere hizkera egokitu beharko du, erraztu, mantsoago hitz egin, ondo ahoskatu…, eta euskararik ez dakienak ere entzuteko eta ikasteko jarrera eduki beharko du. Eskerrak eman nahi dizkiet ekimenean parte hartzera animatu diren establezimenduei eta bertako langileei, bai eta, kanpaina jarraituz, tabernetan euskaraz eskatzera animatzen diren bezeroei”.
Kafearen inguruko oinarrizko hiztegitxo bat prestatu da euskararik ez dakiten ostalarientzat, paperean zein euskarri digitalean, establezimenduetako langileen artean zabaltzeko. Horretaz gain, kanpainaren berri emateko bideo bat ere prestatu du Zirika euskara elkarteak, herritarrak euskaraz eskatzera animatzeko.
Jada taberna eta jatetxe askok eman dute izena eta, aurrerantzean, kanpainan parte hartu nahi duen establezimenduak Euskara Zerbitzura idatzi edo joan behar du, euskarriak jasotzeko: euskaraz@zarautz.eus / Zarauzko Udala. Kale Nagusia 29.
“Eskatu eta zerbitzatu kafea euskaraz!” kanpaina Euskaraldiaren beroketa-ariketa izango da. Euskaraldiaren 4. edizioa maiatzaren 15etik 25era egingo da, eta ahobiziak eta belarriprestak entrenatzeko erabiliko dute.
Beraz, eragile guztiek herritarrak eta zerbitzariak animatu nahi dituzte irribarre batekin kafea euskaraz eskatzera eta zerbitzatzera. Zapore ona utziko digu aho eta ezpainetan!
Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Irunen ostalaritza-establezimendu batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuei Irunen bertan 2024ko…
25_0206 Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu adingabe bat hiltzen saiatzeagatik Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu…
25_0204 Santurtziko taberna bateko zerbitzaria atxilotu dute droga-trafikoagatik Santurtziko taberna bateko zerbitzaria atxilotu dute droga-trafikoagatik…
400 luminaria inguru ordeztuko dira LED teknologiako beste batzuekin, eraginkortasun handiagoa, iraunkortasun handiagoa eta mantentze-kostu…
Iñigo Garcia Hezkuntza zinegotziak mundu osoko herrialdeetako ordezkariekin egindako topaketan parte hartu du Iñigo García…
El consejero de Salud del Gobierno Vasco, Alberto Martínez, con el fin de hacer frente…