Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak (Gallarta, Abanto-Zierbena) «Burdinazko emakumeak: historia eta memoria» erakusketa hartuko du gaurtik aurrera, modu iraunkorrean. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako erakusketa bat da, eta emakumeek Bizkaiko burdinaren meatzaritzaren historian egin duten ekarpen erabakigarriaren balioa nabarmentzen du.
Erakusketa Meatzaldeko zenbait udalerritan egon da, hala nola Ortuellan, Muskizen eta Trapagaranen, eta, orain, Bizkaiko industria-ondarearen erreferente bihurtu den eta urteetan zehar mendietan eta fabriketan bildutako meatze-tresnen Espainiako bilduma handienetako bat biltzen duen espazio enblematiko honetan ezarri da.
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak sustatutako erakusketa honek Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren (argazki-artxiboak eta objektuak) eta AHOAren (ondare immaterialaren artxiboa: izan ere, erakusketak QR kode batzuk ditu aukera ematen dutenak garai hura bizi zuten eta oraindik bizirik diren azken pertsonei eginiko elkarrizketen audioak entzuteko) laguntza izan du.
Erakusketa hau Pilar Pérez-Fuentes historialariak prestatu du batez ere, eta gaia buruzko liburu bat eta museo honetan bertan jarri zen plaka oroigarri bat osatzera dator.
Museoan egindako erakusketaren aurkezpenean, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna, Sustatzeko diputatuak emakumeek Bizkaiko aldaketa sozial eta ekonomikoan izandako funtsezko zeregina nabarmendu du.
Adierazi duenez, emakumeek funtsezko zeregina bete zuten, bai meategietan, bai meategietatik kanpo, eta haiek gabe ezinezkoa izango zen burdinaren meatzaritza. Meatzaritzaren historian gizonen kontakizunak nagusi izan diren arren, aitortu behar da emakumeek eutsi zietela, beren lan nekaezinarekin, bai meategiei bai haien inguruan hazi ziren familiei eta meatze-komunitateei. Azaldu duenez, justizia historikoko ekintza bat da merezi duten lekua ematea azkenean.
Immigrazioa, etxeko lana eta laneko borrokak
Pilar Pérez-Fuentes historialariak hitzaldi bat eman die berrehun pertsona ingururi, eta azaldu du nola osatu diren erakusketa hau eta gure historiaren zati ikusezin horri buruz egiten duen kontakizuna.
Hala, «Burdinazko emakumeak» erakusketak urteetan isildu egin den historia berreskuratu du, eta agerira ekartzen ditu, meategietatik harago, haien ahaleginaren bidez Bizkaiko ekonomiari ekarpen handia egin zioten emakumeak. Besteak beste, dinamitazko kartutxoak fabrikatzen zituzten, minerala garraiatzen zuten eta etxea mantentzeko lanak egiten zituzten. Bai meategiaren barruan, bai kanpoan, oso baldintza gogorrak jasan zituzten emakumeak izan ziren.
Erakusketak 24 informazio-panel ditu, eta argazki historikoak eta ahozko testigantzak uztartzen dituzten. Kontakizun horiei esker -QR kodeen bidez eskura daitezke-, bisitariek aukera dute burdinaren meatzaritzaren urrezko garaia bizi izan zuten azken belaunaldien esperientziak ezagutzeko. Erakusketak hainbat gai jorratzen ditu, hala nola immigrazioa, etxeko lana, laneko borrokak eta meatze-herrietako bizitza, eta emakumeek XX. mendearen hasierako gizarte-antolamenduan izan zuten eragina azpimarratzen du.
Bizkaiko meatzaritzaren historia aztertzen eta kontserbatzen duen museoak aukera paregabea eskaintzen die bisitariei ikus dezaten nola aldatu zituen burdinaren meatzaritzak bai Bizkaiko paisaia fisikoa bai bertako ekonomia, gizartea eta historia.
Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Irunen ostalaritza-establezimendu batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuei Irunen bertan 2024ko…
25_0206 Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu adingabe bat hiltzen saiatzeagatik Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu…
25_0204 Santurtziko taberna bateko zerbitzaria atxilotu dute droga-trafikoagatik Santurtziko taberna bateko zerbitzaria atxilotu dute droga-trafikoagatik…
400 luminaria inguru ordeztuko dira LED teknologiako beste batzuekin, eraginkortasun handiagoa, iraunkortasun handiagoa eta mantentze-kostu…
Iñigo Garcia Hezkuntza zinegotziak mundu osoko herrialdeetako ordezkariekin egindako topaketan parte hartu du Iñigo García…
El consejero de Salud del Gobierno Vasco, Alberto Martínez, con el fin de hacer frente…