Santurtziko taberna bateko zerbitzaria atxilotu dute droga-trafikoagatik


25_0204 Santurtziko taberna bateko zerbitzaria atxilotu dute droga-trafikoagatik

Santurtziko taberna bateko zerbitzaria atxilotu dute droga-trafikoagatik

Prentsa Zerbitzua

2025-03-25

Ertzaintzako agenteek ostalaritza-establezimendu bateko zerbitzaria atxilotu zuten atzo arratsaldean Santurtzin, osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta. Lokalean egindako miaketan, ertzainek saltzeko prest zeuden haxix monodosiak aurkitu zituzten.

Atzo, astelehena, arratsaldeko bost eta erdiak aldera, Santurtzin herritarrak babesteko lanetan ari zen Ertzaintzaren patruila batek haxix usain handia hartu zuen taberna baten aurretik igarotzean.  Zerbitzaria, agenteak ikustean, presaka sartu zen sukaldean, eta agenteek 18 haxix zati ikusi zituzten bertan, saltzeko prestatuta zeuden banako dositan bilduta. Era berean, agenteek lokalean ez zuten ikusi ostalaritza-jarduerarik zegoenik, eta substantzia sorgorgarrien salmentak estaltzeko izan zitekeela pentsatu zuten. Ebidentzia horien aurrean, beraz, patruilako agenteek zerbitzaria atxilotu zuten osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta. Gainera, bertan zituen beisboleko bate bat eta autodefentsarako esprai bat ere konfiskatu zizkioten.

Atxilotua, polizia-aurrekari ugari dituen 45 urteko gizona, goizean zehar jarriko dute agintari judizialaren eskuetan.