Categorías: albisteak-berriak

Elgoibarren adingabe bat atxilotu dute sextortsio-delitu bat leporatuta

Ertzaintzako agenteek 17 urteko adingabe bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Elgoibarren, pertsona bati mehatxu gisa esan ondoren diru-kopuru esanguratsu bat ematen ez bazion bere irudi intimoak zabalduko zituela.

Adingabea atzo arratsaldean atxilotu zuten Elgoibarren, Gipuzkoan, sextortsio-delitu bat jasaten ari zen partikular batek jarritako salaketaren ondoren. Kasu honetan, biktimak kontaktu-plataforma baten bidez izan zuen harremana estortsiogilearekin, eta argazki intimoak trukatu ondoren, koakzioak jasotzen hasi zen. Delitugileak bi mila euro lortu nahi zituen biktimak bidalitako irudi konprometigarri batzuk sare sozialen bidez ez zabaltzearen truke.

Kasu honetan, koakzioa jasan zuen pertsonak Ertzaintzari jakinarazi zion pertsona batek xantaia egin nahi ziola. Egoeraren berri izan zutenean, kasuaz arduratu ziren agenteek zaintza-dispositibo bat ezarri zuten, eta biktimaren dirua hitzartutako lekuan lehen aldiz jaso behar zuen unean atxilotu ahal izan zuten estortsiogilea.

 Ertzain-etxean polizia-eginbideak amaitutakoan, adingabea Adingabeen Fiskaltzaren esku jarriko dute.

 Ertzaintzaren gomendioak

 Era honetako delituetan gertatu ohi da lehenengo ordainketa egin ondoren, delitugileak behin eta berriz eskatzen duela diru gehiago, eta estortsioa jasaten duen pertsonak ordaindu egiten du irudiak argitara ez daitezen. Salaketa jarri ohi da biktimak etsipenez egiaztatzen duenean xantaia inoiz ez dela amaituko. Hori dela eta, Ertzaintzak gomendio hauek ematen ditu:

 Horrelako egoera baten biktima izanez gero, egokiena da ordaindu aurretik salatzea.

  • Ez zaio bidali behar irudi intimorik inori, ezta lagunei eta ezagunei ere, sare sozialen bidez. Gaur laguna edo ezaguna denak, bihar egoera konprometitu batera eraman zaitzake.
  • Pribatutasuna mantentzea asko kostatzen da, eta “klik” batean gal daiteke.

Sare sozialen bidez bidaltzen diren argazkiak edonork ikus ditzake lehenago edo geroago.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Los Servicios de Emergencias de Euskadi rescatan a un senderista accidentado en Itziar

25_0218 Los Servicios de Emergencias de Euskadi rescatan a un senderista accidentado en Itziar Los…

3 horas hace

Sexu-eraso delitu baten ustezko egilea atxilotu dute Gasteizen

64 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Gasteizen, ustez emakume bati sexu-erasoa egiteagatik. Emakumearekin…

6 horas hace

Hiru gazte atxilotu dituzte Villabonan, tren-bagoi batean indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzainek hiru gazte atxilotu zituzten atzo arratsaldean Villabonako tren-geltokian, Irun eta Brinkola arteko bidean indarkeria…

1 día hace

Ertzaintzaren lehenengo promozioko azken agenteak erretiroa hartu du

Martxoaren 19an hartu du erretiroa Jokin Alfagemek, Ertzaintzaren lehenengo promoziokoa zen eta aktibo zegoen azken…

1 día hace

La lesión de Iñigo Ruiz de Galarreta le impide entrenar con sus compañeros

El jugador del Athletic Club Iñigo Ruiz de Galarreta sufre una lesión moderada en la…

1 día hace

Deusto y Arantzazulab refuerzan su compromiso con la calidad democrática con la colaboración en el marco del Máster en Democracia, Instituciones Públicas e Innovación

Ambas instituciones colaborarán en la organización de seminarios en clave internacional para atraer a personas…

1 día hace