25_0208 Ertzaintzaren aurkako protesta baten ondorioz bertan behera geratu dira Ertzaintzak UPV/EHUko kriminologiako ikasleei eman beharreko hiru hitzaldi

Ertzaintzaren aurkako protesta baten ondorioz bertan behera geratu dira Ertzaintzak UPV/EHUko kriminologiako ikasleei eman beharreko hiru hitzaldi
Servicio de prensa
2025-03-25
Bilboko Elkanoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean ELSA UPV/EHUk (The European Law Students´Association) elkarteak Euskal Herriko Unibertsitatean antolatutako Kriminologia Jardunaldien bigarren edizioa egin behar zen gaur eta bihar.
Jardunaldion helburua unibertsitateko ikasleak praktika juridikoaren errealitatera hurbiltzea da, arloko adituek emandako hitzaldien bidez. Guztira, droga-trafikoan, gazte-taldeetan eta ziberdelinkuentzian adituak diren ertzainek emandako hiru hitzaldi ziren.
Gaurko aurreikusitako ponentzia hasi baino lehen, 40 gaztek protesta egin dute Ertzaintzaren aurka, eta bertaratutakoei aretora sartzea eta bertatik irtetea galarazi diete. Desordenetan, ponentziara entzule gisa joan den ertzain bati eraso egin diote, eta lesio arinak ditu lepoan eta eskumuturrean. Egilea identifikatu egin dute. Jardunaldiak bertan behera geratu dira.