Javier Cortések, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendari berriak, Lankidetza Deszentralizatuari buruzko 2024ko txostena aurkeztu du. Zuzendariarekin batera, Nati López de Munain, Euskal Fondoako presidentea, eta Aitor Pérez, txostenaren egilea, egon dira. Javier Cortesek txostenaren argitalpenaren garrantzia azaldu du; izan ere, tokiko eta eskualdeetako gobernuek 2017-2022 artean mundu mailan eman zuten garapenerako laguntza ofizialaren zenbatekoak ematen dituen txosten bakarra da. Gainera, dokumentuak hiri emaileen munduko lehen mapa eta Belgika, Frantzia, Suitza, Espainiar estatua eta Euskadiko kasuen azterketa kualitatiboa biltzen du.
Aurkezpena eLankidetzako zuzendariaren hitzekin hasi da, eta egungo krisi ugarien aurrean lankidetzarako eta elkartasunerako politika publikoak duen garrantzia azpimarratu du, “aldaketa sistemiko batetik abiatuta pentsatzea dakartelako, politika irmo baten bidez giza garapen iraunkorraren, justizia sozialaren, demokraziaren, giza eskubideen eta bakearen alde jarduteko eta koordinatzeko”.
Cortesek lankidetza deszentralizatuaren hazkundea nabarmendu du, Eusko Jaurlaritza laugarren estatu azpiko gobernu gisa kokatzen baitu. Hala ere, azpimarratu duenez, “are garrantzitsuago da kualitatiboa dena: eragile eta maila anitzeko lankidetza da, eta balio bereizgarri handia du, giza garapenaren aldeko askotariko eragile, ekintza eta egiteko moduak dituelako ”. Hain zuzen, gobernu zentralek ez bezala, estatuz azpikoek GKEen lankidetzarekin garatzen eta ezartzen dituzte beren ekimenak, eta azken horrek “Euskadiko eta Hego Globaleko eragileen arteko aliantzak sendotzea errazten du”, Cortesen esanetan.
Zuzendariak Lankidetzarako eta Elkartasunerako Lege berria aipatu du, “euskal sektore publiko osoari dei egiten dio, udalei barne, modu koordinatuan eta koherentean lan egiteko”, eta, gaineratu du, lankidetzarako eta elkartasunerako euskal agenda nazioarteko ahaleginekin lotura duela; adibidez, Local 2030 Koalizioa, Nazio batuen sistemaren plataforma GJHak tokian ezartzea sustatzeko sortu dena eta egoitza Bilbon duena.
Amaitzeko, eLankidetzako zuzendariak gogorarazi du lankidetza deszentralizatuak laguntzen duela “tokiko eta maila globaleko ekimenak baterako helburuekin lotzen”.
Hiri emaileak
Txostenak agerian uzten du, beste behin, Euskadin Gobernuz Kanpoko Erakundeen zeregina oinarrizkoa dela. 2022an, Eusko Jaurlaritzaren garapenerako laguntza ofizial guztiaren % 91 GKEn bidez bideratu zen. Gainera, funtsen % 79 Hegoko herrialdeetara zuzendu zen; tartean, Guatemala, Kolonbia edo El Salvador, eta % 5 Euskadin gauzatu ziren gizarte-eraldaketarako hezkuntzako jarduetara. Proiektuen % 78 jorratzen zuten genero ekitatea helburu nagusi edo zeharkako gisa.
Tokiko erakundeei dagokionez, txostenak hiri emaileen lehenengo mundu mapa aurkezten du; guztira, 12 herrialdetako 650 hiri eta udalaz gaindiko 117 erakunde; horien artean, forua aldundiak edo departamentu kontseiluak daude. Espainiar Estatuko udalaz gaindikoen artean daude Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen bi postuetan. Era berean, nazioartean aurrekontu gehien duten hamabost hirien artean daude Euskadiko hiru hiriburuak eta per capita aurrekontu handiena duten Estatuko hamar toki-erakundeen artean daude Beasain(1), Gasteiz (3), Bilbo (5), Donostia (6), Zigoitia (8), Eibar (9) eta Zarautz (10).
Txostenak aurkezten du Gasteizko kasua; izan ere, aitzindari izan zen nazioarteko elkartasunean. Estatuko lehen udalerrietako bat izan zen lankidetzara eta elkartasunera bideratutako aurrekontu bat onartzen, hiriaren diru-sarrera arrunten % 0,7 kalkulatua. Gainera, hiri arabarrak lankidetza teknikoko ekimenen sustatzaile ere izan zen; bereziki, ur eta saneamendu arloan El Salvadorren.
Gasteizek bultzatutako beste jardunbide on bat Arabako Larrialdietarako Funtsa da. Arabako Foru Aldundiak 2025etik kudeatzen du, eta Hegoko herrialdeetako larrialdi humanitarioetako erantzun azkarreko mekanismoa da.
Ukraina efektua
Lankidetza deszentralizatuari buruzko txostena urrats bat da gertuagoa den lankidetza eredua honen azterketan; izan ere, mundu mailan ez dago lankidetza mota hori neurtzeko sistemarik. Horrela, iaz, eLankidetzak txosten sorta baten bigarrena argitaratu zuen.
Azterlanak Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko 12 herrialdetako eskualdeetako eta tokiko gobernuen datuak erakusten ditu. 2022an, gobernu horiek 3.534 milioi dolar bideratu zituzten garapenerako laguntza ofizialera, aurreko urtean baino % 16 gehiago. Gorakada hori, batez ere, Ukrainako krisiaren ondorioa izan zen, tokiko lurraldeetan erantzuna emateko egindako gastua laguntza deszentralizatuaren aurrekontuak areagotu baitzituen. Laguntza horiei esker, “aterpe-hiriei” balioa eman zitzaien, tokiko gobernantzaren bidez errefuxiatuen inklusioan eta eskubideen babesean izandako zereginagatik.
Aurkezpena Parisen
Joan den martxoaren 19an, Parisen, eLankidetzak txosten aurkeztu zuen Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundean (ELGAn), Kanpo Arazoetarako, Europar batasunerako eta Lankidetzarako Ministeriorekin eta ELGAn dagoen espainiar ordezkaritza iraunkorrarekin batera. Bilkuran balioan jarri zen lankidetza deszentralizatua eta Euskadik Garapenerako Laguntza Ofizialari egiten dioen ekarpena.
Aurkezpenean egun bat ordezkarik parte hartu zuten, besteak beste, Carsten Staur, Garapenerako Laguntza Batzordeko (CADeko) presidentea; Axel de Maisonneuve, CADek Europar Batasunean duen ordezkaria; Pilar Garrido, ELGAko Garapenerako Lankidetzako zuzendaria, edo Sebastien Vauzelle, Local 2030 Koalizioko Idazkaritzako arduraduna.
Lurralde Kohesiorako Departamentuak argi berdea eman dio gaur Landaben eta Arazuri-Orkoien industrialdeetara sartzeko bideak berritzeko…
Nafarroako Gobernuak, Justiziako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei dirulaguntzakemateko deialdi bat onartu…
Nafarroako Gobernuak ekintza-sorta bat onartu du gaur 2030 Agenda herritarrekin, erakundeekin, enpresekin eta beste erakunde…
Nafarroako Gobernuko Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak lau enpresa nafarrenparte-hartzea bultzatzen du aste honetako «Artisautzaren Europako…
Parque Natural de las Bardenas Reales Turismo Zuzendaritza Nagusiak gaur argitaratu du Nafarroako Aldizkari Ofizialean 454.582,98 euroko…
Pueblako (Mexiko) IESDE School of Management-eko LEAD – Lidergoa, Estrategia eta Goi Zuzendaritza programako ikasleek…