Categorías: albisteak-berriak

Osakidetzak eta Medikuen Sindikatuak Lehen Mailako Arretan betetzen zailak diren postuen EPE berriaren oinarriak adostu dituzte

Osakidetzak apirilean irekiko du Lehen Mailako Arretan betetzen zailak diren postuen EPE berrirako izena emateko prozesua, osasun-zentroetako eta Etengabeko Arretako Guneetako lanpostuak egonkortzeko helburuarekin. Izan ere, hainbat arrazoi direla-eta, lanpostu horiek ez dira hain erakargarriak profesionalentzat, eta, beraz, hutsik geratzen dira. Deialdiari lotuta, lanpostu horietarako neurri pizgarrien sorta bat eskaintzen da, hala nola prestakuntza- eta ikerketa-jardueretan sartzeko lehentasuna, edo ohiko bizilekutik lanpostura joateko denbora lan-denboratzat kontuan hartzea.

Gaur goizean Mahai Sektorialean aurkeztu dira EPEaren deialdi berriaren oinarriak, baita betetzen zailak diren lanpostuak identifikatzeko txostena eta neurri pizgarriak ere, eta Medikuen Sindikatuaren onespena jaso dute. Osakidetzak sindikatu horrekin egindako akordioaren garrantzia balioetsi du, soilik medikuei zuzendutako enplegu publikoko deialdia dela kontuan hartuta. Zehazki, 143 plaza eskainiko dira, honela banatuta:

  • Familiako Medikuntzako 108 plaza
  • Pediatriako 18 plaza
  • Ospitalez kanpoko Psikiatriako 12 plaza
  • Ospitalez kanpoko Haur Psikiatriako 5 plaza

Legealdi honetarako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren lehentasun nagusietako bat da betetzen zailak diren lanpostu espezifikoak kontratatzea, fidelizazioa eta iraunkortasuna sustatuko duten neurriak barne hartuta. Ildo horretan, gaur goizean Mahai Sektorialean aurkeztutako proposamenak planteatzen du, alde batetik, lanpostu horiek partekatzen dituzten ezaugarriak argi definitzea —batez ere, hiriguneetako osasun-zentroetan arratsaldeko lanaldiak, EAGak eta urrutien dauden landa-eremuetako kontsultategietako lanpostuak—, eta, bestetik, plaza horiek sustatzeko neurriak. Ildo horretan, planteatutako neurrien artean, hauek nabarmendu behar dira:

Joan-etorrietan emandako denbora lan-denbora gisa zenbatzea.

  • Hautaketa, betetze eta lanbide-garapeneko prozesuetan «Betetzen zaila den lanpostua betetzeagatik» puntuak ematea.
  • Prestakuntza- eta ikerketa-jardueretan sartzeko lehentasuna izatea.
  • PAUak kudeatzeko autonomia handitzea, lanpostu batzuen isolamendu profesionala minimizatzeko.

Gainera, EPE bat egitea planteatzen da, betetzen zailak diren lanpostuen lehiaketa bidez, guztira 143 plaza. Izena emateko prozesua datorren apirilean hasiko da eta, ziurrenik, udarako erabakita egongo da.

EPE EREDU BERRIA

Bestalde, gaurko Mahai Sektorialean, Osakidetzak hurrengo EPE orokorra —23-24-25 urtekoa— arautuko duten irizpideak ere planteatu ditu; horren helburua Osakidetzako hautaketa- eta hornidura-prozesuak arintzea izango da. Proposatutako neurrien artean dago izangaiei galdera eta erantzun sorta bat ematea, bai gai-zerrenda komunerako, bai gai-zerrenda espezifikorako, eta kategoria guztietan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Lurralde-kohesioak Landaben eta Arazuri-Orkoien industrialdeetara sartzeko bideak lizitatzen ditu, trenbidearen trazadura eraiki bitartean ibilgailuen zirkulazioa mantentzeko.

Lurralde Kohesiorako Departamentuak argi berdea eman dio gaur Landaben eta Arazuri-Orkoien industrialdeetara sartzeko bideak berritzeko…

16 horas hace

Nafarroako Gobernuak eremu judizialetik kanpoko gatazken prebentzioa eta konponbidea sustatzeko laguntzen deialdia egin du

Nafarroako Gobernuak, Justiziako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei dirulaguntzakemateko deialdi bat onartu…

16 horas hace

Nafarroak 2030 Agenda bultzatzeko programa integrala aktibatu du, aliantza estrategiko, ekintza kultural eta parte-hartze eta komunikazioarekin

Nafarroako Gobernuak ekintza-sorta bat onartu du gaur 2030 Agenda herritarrekin, erakundeekin, enpresekin eta beste erakunde…

16 horas hace

Artisautzako lau enpresak ateak irekiko dituzte aste honetan, «Artisautzaren Europako Egunak» direla eta

Nafarroako Gobernuko Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak lau enpresa nafarrenparte-hartzea bultzatzen du aste honetako «Artisautzaren Europako…

16 horas hace

Turismoko zuzendaritzak 450.000€ baino gehiagorekin finantzatuko du turismo-elkarteen, tokiko erakundeen eta turismo-partzuergoen jarduera

Parque Natural de las Bardenas Reales Turismo Zuzendaritza Nagusiak gaur argitaratu du Nafarroako Aldizkari Ofizialean 454.582,98 euroko…

16 horas hace

Taberna lehendakariordeak Mexikoko IESDE School of Management-eko ordezkaritza bat hartu du Nafarroara egin duen bisita akademikoaren esparruan

Pueblako (Mexiko) IESDE School of Management-eko LEAD – Lidergoa, Estrategia eta Goi Zuzendaritza programako ikasleek…

16 horas hace