100 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldi xume eta hunkigarrian; erretiratuei eguzkilore bana eman zaie oroigarri eta aitortza ikur gisa
2024. urtean erretiroa hartu zuten Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako langile publikoei aitortza egin eta esker ona adierazteko ekitaldi berezi eta hunkigarria egin da gaur eguerdian Lakuako Euskaldun Berria aretoan.
100 enplegatu publiko ohi baino gehiago gerturatu dira Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu Maria Ubarretxena buru izan duen ekitaldira. Bertaratutakoei eguzkilore bana banatu zaie oroigarri eta aitortza ikur gisa.
Ubarretxenak bere hitzaldian, administrazioaren eta euskal gizarte osoaren izenean, eskerrak eman dizkie erretiroa hartutako langileei beren ibilbide profesionalean erakutsitako zerbitzurako bokazio, dedikazioa eta konpromisoagatik. «Pertsonen zerbitzura dauden pertsonak, hori da gure administrazioaren aberastasun handiena; kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko konpromisoaren adibide zarete eta zuen esperientzia eta ezagutza da uzten diguzuen ondarea», ziurtatu du sailburuak.
Ildo horretatik, Ubarretxena sailburuak Administrazioaren aro berriari erantzuteko, zerbitzu publikoak indartzeko eta etorkizuneko administrazioa eraikitzeko abian jarri berri duten EKI Plan Integrala aipatu du. Izan ere, administrazioak erronka eta eraldaketa handiei egin behar die aurre, eta plan berriak horiei guztiei erantzun nahi die: belaunaldien arteko erreleboa, ezagutzaren transmisioa, digitalizazioa, administrazioan profil berriak txertatzea eta etengabeko prestakuntza, administrazio berritzaileago, malguago, dinamikoago eta euskaldunago baterantz aurrera egiteko.
25_0227 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Jaizkibel mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdietako…
Ertzaintzak egin duen ikerketa batek agerian utzi du gama altuko telefono mugikor faltsuen salmentarekin egindako…
Ertzainek 47 eta 20 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo, astelehena, arratsaldean, Zestoan, indarra erabiliz…
Nafarroako Gobernuak Iruñeko Taxoare kaleko 18. zenbakian egongo den Eraikuntza eta Arkitekturari Aplikatutako Industrializazio eta…
Lurralde Kohesirako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Elizondoko zubi berriaren obrak lizitatu…
Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur, apirilak 1, asteartea, argitaratu du Hezkuntza Departamentuaren ebazpena, Nafarroako hainbat udal…