Barakaldon kokatuta dagoen Orconera industria ondarean pabilioi berriak martxoaren 28ik eta ekainaren 29ra arte “Ardatza neurtuz” erakusketa izango du ikusgai. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak sustatu duen erakusketa da eta bere helburua da gogoraraztea giza gorputza dela industriaren lehen neurria dela, orain arte jasotako narratibak zalantzan jarriz, baztertuta geratu diren ahotsak berreskuratuz, eta ikuspegi inklusiboagoa eskainiz. “Ardatza neurtuz” erakusketaren gaia oso lotuta dago Orconera eraikinaren zentzuarekin, hau da, euskal Industriaren belaunaldien arteko elkarrizketa gauzatzearekin.
Erakusketaren irekieran Kultura sailburuordea, Andoni Iturbe; erakusketaren komisarioa, Tamara García Iglesias; eta erakusketan parte hartu duten zenbait artista ere izan dira, besteak beste Ainara Elgoibar, Bego Anton, Estíbaliz Sádaba eta Nuria Cubas.
Andoni Iturbe Kultura sailburuordeak kultura ondareak begirada iraganean eta etorkizunean ezartzea behartzen gaituela adierazi du. Herri batek bere iraganaz gorde nahi duena eta hurrengo belaunaldiei transmititu nahi dien hura delako kultura ondarea. “Ardatza Neurtuz erakusketak gure herriko iraganaz gehiago jakiteko laguntzen digu eta hurrengo belaunaldiei euren jatorriaz jabetzeko abiapuntua ere bada. “erakusketa hau iraganari beste ikuspegi batekin begiratzeko aitzakia izatea nahi dugu, eta guztion artean eraikitzea memoria inklusiboagoa, hura bizi izan zutenen errealitatearekiko fidelagoa”, esan du.
ERAKUSKETAREN NONDIK NORAKOAK
Ardatza Neurtuz erakusketak gure nortasunari forma eman dioten kontakizunen irakurketa kritikoa egitera gonbidatzen gaitu. Artisten lanaren bidez, ikusgarritasunaren eta omisioaren arteko tentsioa ikusten dugu, boterearen irudikapenaren eta hori posible egin zutenen ez egotearen artekoa.
Adibide gisa, Pascual Marínen argazkietan sarrerako olana horietan ikus daitekeen bezala, makinek lehen planoa okupatzen dute eta pertsonak desagertu egiten dira. Horrela, erakusketa honek istorioa nork kontatzen duen eta enkoadraketatik kanpo zer geratzen den galdetzera behartzen gaitu.
Ardatza Neurtuz osatzen duten lanek gogorarazten digute giza gorputza dela industriaren lehen neurria. Lan hauen bitartez, industria teknologia eta ekoizpena ez ezik, ahalegina, errepikapena, higadura eta erresistentzia ere baden kontakizun bat aurkitzen dugu.
Ardatza Neurtuz osatzen duten lanek gogorarazten digute giza gorputza dela industriaren lehen neurria. Lan hauen bitartez, industria teknologia eta ekoizpena ez ezik, ahalegina, errepikapena, higadura eta erresistentzia ere baden kontakizun bat aurkitzen dugu. Hala nola, Estibaliz Sádabaren bizkarrak eraikinekin tatuatuta, edo Matilde Viegas eta Mafalda Salgueiroren eskuak.
Erakusketan parte hartzen duten artistak honako hauek dira: Estibaliz Sádaba, Leire Muñiz, Matilde Veigas, Mafalda Salgueiro, Eva G. Herrero, Nuria Cubas, Ainara Elgoibar, Susana Blasco, Sandra Cuesta, Ainhoa Resano, Isabel Fernández Reviriego eta Bego Antón.
KOMISARIOA: TAMARA GARCÍA IGLESIAS
“Ardatza Neurtuz” erakusketa Tamara García Iglesias komisario eta zinegilearen proposamen artistikoa da.
Zinegile, ekoizle eta komisarioa, batez ere Espainian eta Argentinan egiten du lan. Aguilar de Campoko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko Zuzendaria izan da bost urtez, baita eta zinema independenteko programatzailea ere. Azken urtetan, lan horiek, komisariotza eta hedapen artistikoarekin uztartu ditu.
Nafarroako Gobernuko, toki entitateetako, enpresetako eta beste eragile interesgarri batzuetako ordezkariekin batera, Lurralde Berrikuntza Zentroa…
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 2025eko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean atzerrian ikastaro presentzial bat egiteko…
IRATI AIZPURUA Foruzaingoak bost larrialdi-egoeraren simulazioa egin du Sendaviva parkean, Arguedas herrian. Zehazki, tigre batek…
Nafarroako Geoportalak, Foru Komunitateko informazio geografikoa biltzen duen webgune ofizialak, Nafarroako Lurralde Informazioko Sistemaren (SITNA) bisore…
Marisol de la Nava Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako zuzendari nagusia Estrasburgora joan da aste honetan,…
ACLIMA Ingurumenaren Euskal Klusterrak 30. urteurrena ospatu du, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko…