Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzaren lehenengo promozioko azken agenteak erretiroa hartu du

Martxoaren 19an hartu du erretiroa Jokin Alfagemek, Ertzaintzaren lehenengo promoziokoa zen eta aktibo zegoen azken agenteak, eta modu horretan amaiera eman dio Arkauteko Polizia Akademian 1982an sartu zenetik osatu duen 43 urteko ibilbide profesional luzeari. Urte hauetan guztietan, Jokinek destino eta kargu ezberdinak izan ditu, eta azkenekoa Segurtasun Zentroko buruarena izan da, Ertzaintzaren Babes eta Segurtasun Unitatean.

1982ko otsailaren 8a hartzen da demokrazia garaian Ertzaintza sortu zeneko data ofizialtzat. Egun horretan, lehenengo promozioko ikasleek orduan Polizia Akademia zenean (gaur Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia) hasi zituzten lehenengo ikasketak. 

Lehenengo ikasleek gainditu zuten EEP hartan ez zegoen emakume bakar bat ere; izan ere, ertzain izan nahi zutenek, beste hainbat baldintzaren artean, soldadutza eginda izan behar zuten. Horrez gainera, nahitaezkoa zen 1,73tik gora neurtzea, 18 eta 36 urte bitartean izatea eta Euskadin gutxienez 2 urte aurretik bizitzea.

Hautaketa-prozesuaren ondoren, lehenengo ikasleak Ertzaintzak bezala bere ibilbidea hasi berria zuen Akademian sartu ziren. Hasiera hartan Eusko Jaurlaritzak erosi zuen Iradier Hoteleko sukaldea eta jangelak erabili zituzten. Gauza bera gertatu zen Arkauten erosi zuten ikastetxe batekin, eta bi eraikinak egokitu zituzten lehenengo promozioetako agenteak prestatzeko.

Lehenengo oposizio horietara lehenengo promozio hartako agente izateko aurkeztu ziren 1.203 gizonetatik 603k lortu zuten sei hilabeteko prestakuntza-ikastaroa hastea eta gainditzea. Gehienak erakunde autonomiko nagusietako segurtasun-lanetan hasi ziren, eta Eusko Legebiltzarraren eta lehendakariaren egoitza ofizialaren, Ajuria Enea Jauregiaren, segurtasunaz arduratu ziren.

1982ko lehenengo promozio hartako bigarren agente talde batek trafikoaren eta garraioaren arloko prestakuntza egiten jarraitu zuen, eta handik laster osatu zituzten Euskadiko hiru hiriburuetako trafiko-unitateak.

Azken horietako bat Jokin Alfageme izan zen. 21 urterekin, Bizkaiko Trafiko Unitateko atestatuen ataleko kide izan zen, eta trafiko-istripu bateko lehenengo atestatua egin zuen; gaur egun Polizia eta Larrialdietako Akademiaren museoan dago atestatu hori.

Bere ibilbide profesionalean zehar, Jokinek destino ugari izan ditu, eta, esate baterako, bi urtez Alemanian, Bavariako Poliziarekin lankidetza-proiektu batean parte hartu zuen. Gainera, Txakur Unitatearen burua izan zen eta gaur egungo eredua sustatu zuen, hau da txakur bakoitza espezialitate batean prestatzea. Horretarako, arraza bakarra erabiltzetik, ordura arte artzain-txakur alemana, beste arraza batzuk erabiltzera igaro zen, hala nola malinoix Belgikako artzain-txakurra edo labrador txakurra.  Proiektu berritzaileetan ere parte hartu zuen Zerbitzu Nagusietan eta Polizia Zientifikoan lan egin zuenean.

Bere azken destinoan, komisariorde gisa, Babes eta Segurtasun Unitateko zentroko burua izan da, eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak babesteko bizkartzain-zerbitzua kudeatzeaz arduratu da.

Omenaldia Gernikan

Jokin Alfageme agenteari omenaldia egin diote gaur Gernikan. Ertzaintzaren lehenengo promozioko 100 agente inguru elkartu dira Gernikako Juntetxean, Gernikako Arbolaren azpian oroimenerako argazki bat ateratzeko. Omenaldian izan dira Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria, Juan Mari Atutxa 1991-1998 artean Herrizaingoko sailburua izan zena, Ricardo Ituarte Segurtasuneko sailburuordea, Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria eta Josu Bujanda Ertzaintzaren burua ere. Ekitaldia amaitzean, Segurtasuneko sailburuak eta Jokin Alfagemek Bizkaiko Batzar Nagusietako ohorezko liburua sinatu dute.

Jaitsi argazkia

Jaitsi argazkia

Jaitsi argazkia

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Lizarraldea Nafarroako Lurralde Berrikuntza Zentroaren bigarren egoitza izango da, ingurune berritzaile baten garapenaren bidez despopulazioaren aurka borrokatzeko

Nafarroako Gobernuko, toki entitateetako, enpresetako eta beste eragile interesgarri batzuetako ordezkariekin batera, Lurralde Berrikuntza Zentroa…

2 horas hace

Hezkuntza Departamentuak irakasleak atzerrian prestatzeko laguntzen deialdia egin du

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 2025eko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean atzerrian ikastaro presentzial bat egiteko…

2 horas hace

Foruzaingoak bost larrialdi-egoeraren simulazioa egin du Sendavivako parkean

IRATI AIZPURUA Foruzaingoak bost larrialdi-egoeraren simulazioa egin du Sendaviva parkean, Arguedas herrian. Zehazki, tigre batek…

2 horas hace

Nafarroako Geoportalak SITNA bisorea ordezkatuko du, zerbitzua 25 urtez baino gehiagoz martxan egon ondoren

Nafarroako Geoportalak, Foru Komunitateko informazio geografikoa biltzen duen webgune ofizialak, Nafarroako Lurralde Informazioko Sistemaren (SITNA) bisore…

2 horas hace

Tawasol Artean, jatorri desberdineko emakumeen eta gizonen arteko espazio komunak sortzea helburu duen proiektua

Marisol de la Nava Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako zuzendari nagusia Estrasburgora joan da aste honetan,…

2 horas hace

ACLIMA, Ingurumenaren Euskal Klusterrak, bere 30. urteurrena ospatzen du industria garbiago baterako lankidetza publiko-pribatuaren balioa azpimarratuz

ACLIMA Ingurumenaren Euskal Klusterrak 30. urteurrena ospatu du, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko…

2 horas hace