25_0219 Gazte bat hil da Getarian, zirkulazio-istripuan

Gazte bat hil da Getarian, zirkulazio-istripuan
Prentsa Zerbitzua
2025-03-30
Gaur goizeko lehen orduan, emakume gazte bat hil da Getarian izandako zirkulazio-istripu baten ondorioz. Bere laguna zauritu egin da eta ospitalera eraman dute. Istripuaren ostean, N-634 errepidea erabat itxi dute
Ezbeharra gaur goizeko sei eta erdietan gertatu da, N-634 errepidean, Getarian. Ibilgailuan bi pertsona zihoazen eta, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, istripu bat izan dute eta bidaiariak barruan harrapatuta geratu dira. Kopilotuak zauri oso larriak izan ditu, eta bertaratu den osasun-langileak heriotza egiaztatu besterik ezin izan du egin. Gidaria zauritu egin da eta ospitalera eraman dute.
08:00etan errepidea itxita dago istripua izan duen ibilgailua erretiratu eta bidea garbitu arte.