25_0222 Hiru pertsona atxilotu dituzte Gasteizen borroka batean parte hartzeagatik
Servicio de prensa
2025-03-30
Ertzaintzako agenteek hiru pertsona atxilotu dituzte gaur, igandea, goizean, bi gizon eta emakume bat, agintaritzaren agenteen aurkako atentatu-delituak egotzita, Arabako hiriburuan izandako borroka jendetsu batean nahastuta egoteagatik. Bi gaztek eta sei ertzainek osasun-laguntza behar izan dute.
Eguerdiko hamabiak eta laurden aldera, Ertzaintzari jakinarazi diote Zaramaga auzoan kristalezko botilekin eta harriekin borrokan ari zirela. Herritarren babeserako patruilak iritsi direnean, borrokalarietako batzuek era guztietako objektuak jaurti dizkiete, eta ertzainei aurre egin eta kristalezko botila hautsiekin eraso diete. Hiru pertsona atxilotu dituzte agintaritzaren aurkako atentatu-delituengatik, egoera kontrolatu aurretik.
Bi gazte zauritu dira, eta horietako bat Txagorritxuko Ospitalera eraman dute. Sei ertzainek ere osasun-zentro batera joan behar izan dute, hainbat kolpe eta ebakiren ondorioz.
Antza denez, bi taldeetako kideen arteko eztabaida batek eragin zuen liskarra inguruko ostalaritza-lokal baten inguruan. Ertzaintzak zabalik du oraindik gertatutakoa argitzeko polizia-ikerketa. Atxilotuak, 31 urteko emakume bat eta 22 eta 23 urteko bi gizon, epailearen esku utziko dituzte polizia-eginbideak amaitzen direnean.
25_0227 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Jaizkibel mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdietako…
Ertzaintzak egin duen ikerketa batek agerian utzi du gama altuko telefono mugikor faltsuen salmentarekin egindako…
Ertzainek 47 eta 20 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo, astelehena, arratsaldean, Zestoan, indarra erabiliz…
Nafarroako Gobernuak Iruñeko Taxoare kaleko 18. zenbakian egongo den Eraikuntza eta Arkitekturari Aplikatutako Industrializazio eta…
Lurralde Kohesirako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Elizondoko zubi berriaren obrak lizitatu…
Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur, apirilak 1, asteartea, argitaratu du Hezkuntza Departamentuaren ebazpena, Nafarroako hainbat udal…