22 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Tolosan, oinezko bati urrezko kate bat lapurtzeagatik.
Ertzaintzako agenteek, Tolosako Udaltzaingoarekin lankidetzan, gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, Tolosako erdiguneko kale batetik zihoan herritar bati urrezko kate bat tiratuta lapurtu ostean.
Antza denez, erasotzailea biktimarengana joan zen zigarro bat eskatzeko, eta, berehala, lepoan zeraman urrezko katetik heldu zion, eta tira egin zion, hura erauztea lortu arte. Inguruan zeuden Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren patruilak biktimari laguntzera joan ziren, eta korrika zihoan susmagarria harrapatzea lortu zuten. Lapurtutako objektua gainean ez zuela egiaztatu ondoren, ihes egin zuen tokia ikuskatu zuten, eta katea udal-liburutegiaren atzealdean aurkitu zuten, eta legezko jabeari itzuli zioten.
Lapurrak polizia-aurrekariak ditu antzeko delituengatik, eta indarkeriaz egindako lapurreta delitu batengatik atxilotu zuten.
25_0227 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Jaizkibel mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdietako…
Ertzaintzak egin duen ikerketa batek agerian utzi du gama altuko telefono mugikor faltsuen salmentarekin egindako…
Ertzainek 47 eta 20 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo, astelehena, arratsaldean, Zestoan, indarra erabiliz…
Nafarroako Gobernuak Iruñeko Taxoare kaleko 18. zenbakian egongo den Eraikuntza eta Arkitekturari Aplikatutako Industrializazio eta…
Lurralde Kohesirako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Elizondoko zubi berriaren obrak lizitatu…
Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur, apirilak 1, asteartea, argitaratu du Hezkuntza Departamentuaren ebazpena, Nafarroako hainbat udal…