Susana García Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak eta Álvaro Fernández Heredia Renfeko presidente berriak lan-bilera egin dute eta bi erakundeek nabarmendu dute “lankidetza handia” lortu dela Eusko Jaurlaritzak Euskadiko aldiriko tren-zerbitzuaren eskumena hartu eta bi hilabete pasatxoetan.
Euskal Autonomia Erkidegoko garraio-arduradun nagusia eta tren-operadorearen presidente berria Eusko Jaurlaritzaren Vitoria-Gasteizko egoitzan elkartu dira lehen aldiz, eta egiten ari diren aurrerapausoak baloratu dituzte, besteak beste, joan den urtarriletik aldiriko tren-zerbitzuan egindako aldaketak.
Zehazki, Bilbo eta Urduña arteko C-3 linean zerbitzua aldatu da, eta 16 Civis zerbitzu sortu dira. Zerbitzu horiek erdi-zuzenak dira astelehenetik ostiralera —zortzi geldialdi besterik ez dituzte egiten—, eta, hala, bidaia-denborak murrizten dira. Gainera, beste zerbitzu bat gehitu da Bilbo eta Urduña artean, ordu erdiro. Hartara, Laudio-Bilbo bidaia egiten dutenek ordu laurdenero dute irteera. Asteburuetako zerbitzuak ere indartu dira, eta Urduñatik irtetetik edo Urduñara joateko 76 tren-zerbitzu dira —55 ziren abendura arte— larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan.
Bi erakundeetako ordezkariek adierazi dutenez, “herritarrek oso harrera ona egin diete aldaketei”. “Horrek erakusten du arlo publikotik egiten dugun ahaleginak saria duela, eta herritarrek erantzun ona ematen dietela trena gisako garraiobide jasangarriei”, ziurtatu du Susana Garcia Chueca sailburuak.
Arabako aldiriko tren-zerbitzuak
Gaurko topaketa baliatu dute, halaber, Arabako aldiriko tren-zerbitzu berrirako urratsak egiteko. Aldiriko tren-zerbitzu hori Miranda de Ebro eta Altsasu arteko tren-zerbitzuaren bidez garatuko litzateke. “Ibilbidearen zatirik handiena Araban duen baina ibilbidearen bi burutzak beste bi autonomia-erkidegotan dituen zerbitzu berri hori abian jartzea ahalbidetuko duen administrazio-formula lantzen ari gara. Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioarekin eta Renferekin elkar ulertzea oso handia izaten ari da, eta laster zerbitzu berriak hasteko data iragartzeko prest egotea espero dugu”, adierazi du García Chueca sailburuak.
Azkenik, eta irisgarritasunaren arloan, bi aldeek trenik zaharrenak pixkanaka ordezteko (44 trenetatik 25 tren, guztira) eta horien ordez prestazio hobeak dituzten beste batzuk jartzeko konpromisoa berretsi dute.
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Saila joan den urtarrilaren 1ean hasi zen kudeatzen Euskadiri eskualdatutako aldiriko tren-zerbitzuen bost lineak; Bilboko eta Donostiako herriguneetakoak Renfek kudeatzen ditu oraindik ere, eta urtero 22 milioi bidaia inguru izaten dituzte, egunean 426 zirkulaziorekin.
25_0227 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Jaizkibel mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdietako…
Ertzaintzak egin duen ikerketa batek agerian utzi du gama altuko telefono mugikor faltsuen salmentarekin egindako…
Ertzainek 47 eta 20 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo, astelehena, arratsaldean, Zestoan, indarra erabiliz…
Nafarroako Gobernuak Iruñeko Taxoare kaleko 18. zenbakian egongo den Eraikuntza eta Arkitekturari Aplikatutako Industrializazio eta…
Lurralde Kohesirako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Elizondoko zubi berriaren obrak lizitatu…
Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur, apirilak 1, asteartea, argitaratu du Hezkuntza Departamentuaren ebazpena, Nafarroako hainbat udal…