Categorías: albisteak-berriak

Osakidetzaren koloneko eta ondesteko minbiziaren baheketa-programa erreferentea da Estatuan eta nazioartean, % 73ko parte-hartze tasarekin Euskadin

MARTXOAK 31a, KOLON ETA ONDESTEKO MINBIZIA PREBENITZEKO MUNDUKO EGUNA

  • Osakidetzaren koloneko eta ondesteko baheketaren 74 urtetarainoko hedapenak 50.000 euskalduni mesede egin die
  • Iaz, 350.000 herritar gonbidatuak izan ziren prebentzio-proba egitera. Proba horretan, koloneko eta ondesteko 10 tumoretik 7 hauteman ziren hasierako faseetan

Osakidetzaren koloneko eta ondesteko minbiziaren baheketa-programak % 73ko parte–hartze tasa lortu du 2024an, Estatuko eta Europar Batasuneko handienetako bat, Estatuko eta nazioarteko erreferentea bihurtuz prebentzio-proba horren eremuan.

Koloneko eta ondesteko baheketa 74 urtera arte hedatzeak funtsezko papera jokatu du parte-hartze tasaren igoeran, eta, beste 50.000 euskaldunetara zabaltzea ahalbidetuz.

Hala, 2024tik, EAEn koloneko minbiziaren baheketa-programan parte hartzeko aukera ematen zaie 74 urte arteko pertsonei. Baheketa-eskaintzaren igoera horrek xede-populazio osora iristeko helburuari erantzuten dio, Osakidetzak ezarritako xede-populazio hori 50-74 urte bitarteko EAEko biztanleria delarik.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak osatu dute koloneko eta ondesteko baheketan aurreikusitako ibilbide-orria, osasun-balantze positiboa lortzeko paradigmaren pean, kostu-eraginkortasunari, efizientziari eta ekitateari dagokienez.

2009an, EAE izan zen koloneko eta ondesteko minbiziaren baheketa-programa abian jarri zuen autonomia-erkidego aitzindarietako bat, eta 2013an 50-69 urte bitarteko EAEko biztanle guztiengana iristea lortu zuen, horretan lehena izan zen.

PREBENTZIOA ETA DETEKZIO GOIZTIARRA, ARDATZAK KOLONEKO ETA ONDESTEKO BAHEKETAN

Osakidetzaren koloneko eta ondesteko minbiziaren baheketa-programari esker, 2009an abian jarri zenetik, 4.486 tumore gaizto detektatu dira, % 70 hasierako faseetan, eta horrek bost urteren buruan % 95eko biziraupena eman die programan parte hartzen duten pertsonei.

Gaur egun, Euskadin 50 eta 74 urte bitarteko 350.000 pertsona gonbidatzen ditugu batez beste urtero. % 73ko parte-hartze tasa du eta baheketa-proba positibo bat agertzen denean egiten diren kolonoskopiekiko atxikidura % 91koa da.

Detekzio goiztiarrak zeregin erabakigarria du koloneko eta ondesteko minbiziak eragiten dituen kasuen eta heriotzen kopurua murrizteko, minbizirik ohikoena EAEn. 2024an Osakidetzan 2.085 pertsona diagnostikatu ziren, 1.154 gizonezko eta 931 emakumezko. 46 eta 75 urte bitarteko adin-tartean identifikatu ziren kolon eta ondesteko minbizi kasuen hauen % 49,8a. Azpimarratzekoa da azken bi hamarkadetako intzidentzia eta hilkortasuna nabarmen jaitsi direla bi sexuetan, prebentzio-programa hau abian jartzearen ondorioz.

Urtero detektatzen diren kasuen kopurua ia bikoitza da gizonen artean emakumeen artean baino, baina emakumeen parte-hartzea % 73koa da, eta gizonena, berriz, % 68koa. Horregatik, Osasun Sailak eta Osakidetzak programan oraindik sartu ez diren pertsona guztiei parte hartzeko deia egiten diete, haien osasunerako eta bizi-kalitaterako duen garrantziagatik.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Jaizkibel mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

25_0227 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Jaizkibel mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdietako…

8 horas hace

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Santurtzin, gama altuko telefono mugikor faltsuen salmentarekin partikularrei iruzur egiteagatik

Ertzaintzak egin duen ikerketa batek agerian utzi du gama altuko telefono mugikor faltsuen salmentarekin egindako…

8 horas hace

Zestoan atxilotu dituzte enpresa batean lapurreta egin nahian ari zirela

Ertzainek 47 eta 20 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo, astelehena, arratsaldean, Zestoan, indarra erabiliz…

8 horas hace

Nafarroak BAIren lizitazioa abiarazi du eta lehen prestakuntza-titulua aurkeztu du Zuricheko ETHra egindako bisitan

Nafarroako Gobernuak Iruñeko Taxoare kaleko 18. zenbakian egongo den Eraikuntza eta Arkitekturari Aplikatutako Industrializazio eta…

11 horas hace

Lurralde Kohesioak Elizondoko zubi berriaren obrak lizitatu ditu, herrirako sarbideak hobetu eta hiriguneko trafikoa arinduko duen funtsezko azpiegitura

Lurralde Kohesirako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Elizondoko zubi berriaren obrak lizitatu…

11 horas hace

Hezkuntzak 278.231 euroko dirulaguntza eman die 13 toki-erakunderi, 0-3 ikastegietako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako obrak ordaintzeko

Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur, apirilak 1, asteartea, argitaratu du Hezkuntza Departamentuaren ebazpena, Nafarroako hainbat udal…

11 horas hace