Categorías: albisteak-berriak

‘Zure Hiria Zaintzen’ programaren edizio berri bat jarri da abian Donostian

Aurten, 360 ikaslek parte hartuko dute, Amara Berri auzokoak

Donostia Hiri Hezitzailea da, eta hezkuntza, hezkuntza-erakunde tradizionalak gainditzen dituen zentzu zabalean ulertuta, hiriaren proiektu politikoaren funtsezko eta zeharkako ardatza da. Eredu horretan, familiak eta eskolak funtsezko zeregina betetzen jarraitzen dute.

Testuinguru horretan, ekar dezagun gogora Donostia Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteko (AICE) eta Hiri Hezitzaileen Estatuko Sareko (RECE) kide dela 1998. urteaz geroztik. Zehazki gaur aurkezten dugun «ZURE HIRIA ZAINTZEN» programarekin, hainbat ekimenen bidez, herritar guztiek ulertzeko moduko informazioa eskuratzea eta parte-hartze aktiboa bultzatzea bilatzen dugu, ikuspegi kritiko eta erantzunkide batetik.

Iñigo García Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak adierazi duenez, «ZURE HIRIA ZAINTZEN programaren bidez, gure hiriko txikienek betetzen duten funtsezko zeregina nabarmendu nahi dugu. Beraiek dira, beren begirada garbi, bitxi eta kritikoarekin, hiria ikuspegi berrietatik ulertzen laguntzen digutenak eta Donostiaren etorkizuna bere eskuetatik ere pasatzen dela gogorarazten digutenak. Proiektu honen bidez, ikasleek beren hiria, erakundeak, historia eta balioak hobeto ezagut ditzaten bilatzen dugu, haien parte-hartze aktiboa eta arduratsua sustatuz, egungo herritar gisa, eta ez soilik etorkizunekoak. Ziur gaude haurrek hiria norberarena dela sentitzen dutenean hiria zaindu, errespetatu eta eraldatu egiten dutela. »

Iaz Ekialdeko Barrutiko (Intxaurrondo, Bidebieta eta Altza) 160 ikaslek parte hartu zuten programan. Aurten, 360 ikaslek parte hartuko dute, Amara Berri auzokoak, LH5 eta LH6 mailetakoak, hain zuzen ere. Parte hartuko duten ikastetxeak hauek izango dira: Amara Berri, Ikasbide eta Katalin Erauso.

Proiektua bi fasetan garatzen da:

  • Lehenengoan, Udaleko Hezkuntza Atalak unitate didaktiko bat prestatu du, ikastetxeek ikasgelan landuko dutena. Aurreko lan horretatik abiatuta, bisita gidatu bat eskainiko zaie ikasleei udaletxera.
  • Bigarren fasean, ikasleek ikasitakoa oinarri hartuta egindako marrazkien lehiaketa bat antolatuko da. Lanak maiatzaren 8tik 25era egongo dira ikusgai ARCCO merkataritza-gunean.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Jaizkibel mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

25_0227 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Jaizkibel mendian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdietako…

8 horas hace

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Santurtzin, gama altuko telefono mugikor faltsuen salmentarekin partikularrei iruzur egiteagatik

Ertzaintzak egin duen ikerketa batek agerian utzi du gama altuko telefono mugikor faltsuen salmentarekin egindako…

8 horas hace

Zestoan atxilotu dituzte enpresa batean lapurreta egin nahian ari zirela

Ertzainek 47 eta 20 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo, astelehena, arratsaldean, Zestoan, indarra erabiliz…

8 horas hace

Nafarroak BAIren lizitazioa abiarazi du eta lehen prestakuntza-titulua aurkeztu du Zuricheko ETHra egindako bisitan

Nafarroako Gobernuak Iruñeko Taxoare kaleko 18. zenbakian egongo den Eraikuntza eta Arkitekturari Aplikatutako Industrializazio eta…

11 horas hace

Lurralde Kohesioak Elizondoko zubi berriaren obrak lizitatu ditu, herrirako sarbideak hobetu eta hiriguneko trafikoa arinduko duen funtsezko azpiegitura

Lurralde Kohesirako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Elizondoko zubi berriaren obrak lizitatu…

11 horas hace

Hezkuntzak 278.231 euroko dirulaguntza eman die 13 toki-erakunderi, 0-3 ikastegietako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako obrak ordaintzeko

Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur, apirilak 1, asteartea, argitaratu du Hezkuntza Departamentuaren ebazpena, Nafarroako hainbat udal…

11 horas hace