Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Lorategi Hiriko kale berriek badute izena

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Udalinfo Udaletxea, Oporretan Euskaraz, Suhiltzaileak, Errondo Gaina II , Infernua

Tokiko Gobernu Batzarrak Loiolako bide berrien izenak onartu ditu, Lorategi Hiriaren garapen urbanistikoaren ondoriozkoak, eta Udalbatzan berretsi beharko dira.

  • Lorategi Hiria kalea: Loiolako Lorategi Hiriaren jatorria XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran dago. Bere proiekzioarekin garai hartan langileentzako etxebizitza higieniko eta merkeen beharrari erantzun nahi zitzaion. Bidearen Lorategi Hiria izenak lagunduko du haren memoria mantentzen.
  • Erreka Mari kalea: 1978. urtean Txontxongillo taldeak Erreka Mari haurrentzako antzezlana estreinatu zuen. Euskarazko antzezpen honek euskal mitologia eta arazo unibertsalak batzen ditu, hala nola, gure ingurunearen zaintza; desberdinarekiko errespetua; eta gaztetatik beste haur batzuei eragin diezaiekegun mina, gustatzen ez zaizkigulako.
  • Luis Murugarren kalea: Luis Murugarren Zamora (Donostia, 1925 – 1997). Irakasle Eskolan klaseak eman zituen historialari eta apaiza, eta Elizbarrutiko Artxiboko zuzendaria izan zen, Donostiako «Boy Scouts» en sortzaileetako bat eta lehen kapilaua. Donostiako iraganari buruz ez ezik, eskualdeko herriei buruz ere aztertu zuen, eta lan hori Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalak argitaratutako zazpi monografiatan islatu zuen.
  • Jose Migel Zumalabe pasealekua: José Miguel Zumalabe Mendiburu (Donostia, 1906 – 1992). Matematika ikasi ondoren, arkitekto teknikoa izan zen lanbidez, pintorea zaletasunagatik, lexikografoa eta euskaltzalea. Gerra zibilaren aurreko hamarkadan Donostian sortu zen giro artistikoan parte hartu zuen. Euskararen arloan ere nabarmendu zen, besteak beste.
  • Marea Errota parkea: Euskal kostaldean ohikoak izan ziren itsasoko urak, marea-errotek edo mareaerrotek bultzatutako errota mota batzuk. Parkearen zati handi bat Loiolako Errotaberriko errotaren karga-presarekin edo antepararekin bat dator.
  • Lopetedi parkea: Lopetedi jauregitxoa Loiolan zegoen, Urumea ibaiak, Astiñenea zubiak, Astigarragako errepideak eta Matxiñenea baserriak mugatutako eremuan. Ibaiaren ondoko eraikin nagusiaz gain, lorezain-atezainarentzako beste eraikin bat ere bazuen. Finkaren gainerakoa ondo kontserbatutako lorategi, baratze, bide eta zuhaitzek hartzen zuten.
  • Josetxo Mayor parkea: Ulia mendiaren magaletan jaio zen, eta bertako basoak eta bidexkak izan ziren haurrak esploratu zituen lehen lurrak. Handik urte batzuetara, haurtzaroko inguru haietara itzuli zenean, umetan egiten zituen bide asko sastrakak janda desagertu zirela ikusi zuen, eta bide horiek berreskuratu eta bide berriak sortzen eman zuen bizitzaren zati handi bat.
  • Romana Zubiria plaza: Romana Zubiria Urruzmendi (Usurbil, 1891 – Loiola, 1936) emakume langile eta xumea izan zen, senarrarekin eta Loiolako beste 15 bizilagunekin 1936an desagertua. Bere izenak bere bizilagunena ere oroituko du, baita gertaera tragiko haietan Donostian exekutatutako emakumeena ere.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak etxeetako lapurretekin lotutako hamar bat delitu argitu ditu

Arabako Ikerketako Lurralde Zerbitzuak eta Errenteriako Ertzain-etxeak egindako ikerketaren ondorioz, eginbideak ireki dizkiete, ikertu gisa,…

7 horas hace

Hiru atxilotu Arrigorriagako etxebizitza batean izandako borrokan parte hartzeagatik

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu gaur, asteazkena, goizaldean, lesio-delitu bat leporatuta, Arrigorriagako etxebizitza batean arma…

10 horas hace

A prisión uno de los detenidos relacionados con la agresión al donostiarra Ion Aranburu en Soria

La Policía Nacional ha detenido este lunes en la Comunidad de Madrid a siete aficionados…

10 horas hace

Dos detenidos tras ser sorprendidos tratando de sustraer cableado de cobre en una empresa de Zestoa

Dos hombres de 47 y 20 años de edad han sido detenidos por la Ertzaintza…

10 horas hace

La danza clásica volverá a la Barandilla de la Concha este domingo

El evento anual de la Barandilla de la Concha, organizado por la Asociación de Profesionales…

10 horas hace

Educación «lamenta» que la continuidad de las huelgas impida retomar la mesa negociadora

Las jornadas de huelga previstas para esta semana para el cuerpo docente no han sido…

10 horas hace