Ertzaintzak egin duen ikerketa batek agerian utzi du gama altuko telefono mugikor faltsuen salmentarekin egindako ustezko iruzur-delitua, eta inplikatua, antzeko egitateengatik aurrekariak dituen 30 urteko gizona, atzo, astelehena, goizean, atxilotu zuten Santurtzin (Bizkaia). Akusatua online salmenta-plataformen edo sare sozialetako profilen bidez jartzen zen biktimekin harremanetan, eta Portugaleteko edo Santurtziko lekuren baten hitzordua jartzen zuten transakzioa egiteko. Uste da guztira 6.000 euroko iruzurra egin duela.
Ertzaintzaren ikerketa joan den otsailean hasi zen, gama altuko gailu mugikorren salmentan iruzur egiteagatik hainbat salaketa jaso ondoren. Salaketa horien arabera, kaltetuek, online plataformetako eta sare sozialetako profilen bidez saltzailearekin harremanetan jarri ondoren, Portugaleteko eta Santurtziko lekuren batean hitzordua jartzen zuten salerosketa egiteko.
Muskizko Ertzain-etxera atxikitako agenteek egindako ikerketen arabera, antzeko egitateengatik aurrekariak dituen iruzurgileak gama altuko mugikor faltsuak erosten zituen eta Interneten salgai jartzen zituen benetako telefono berri edo ia berri gisa, eta, horretarako, bere benetako identitatea ezkutatzen zuten profilak erabiltzen zituen. Eskainitako telefonoak garestiak zirenez, iruzurraren zenbatekoa kasu bakoitzean beti mila euro ingurukoa izaten zen.
Polizia-eginbideak irekitzea eragin zuten zazpi salaketen biktimetako batzuk mugakide diren erkidegoetan bizi dira, eta Bizkaiko ezkerraldera hurbildu ziren telefonoa erostera.
Iruzurgileak zalantzarik egin gabe faltsutzen zituen fakturak, eta, horretarako, bere legez kanpoko jarduerarekin zerikusirik ez zuten hirugarrenen establezimenduetako modeloak erabiltzen zituen.
Horrela, ustezko iruzur-delituaz gainera, egoera zibilaren usurpazioa ere egin du, eta, kasu batzuetan, koakzio- edo mehatxu-delitua ere bai, baldin eta “salerosketaren” unean erosleekin arazoren bat sortzen bazen.
Akusatua erosleei telefonoak aurrez aurre emateaz arduratzen zen, eta, gainera, salmentako plataformetan iragarkiak jartzeaz ere arduratzen zen eta interesdunekin hitz egiten zuen, nahiz eta Ertzaintzaren susmoa den beste laguntzaile batzuekin batera jarduten zuela.
Ikerketa atzo, astelehena, goizean, itxi zuten, iruzurraren ustezko egilea, 30 urteko gizona, Santurtzin atxilotu zutenean. Akusatua datozen orduetan eramango dute epailearen aurrera, polizia-eginbideak amaitu ondoren.
Ertzaintzak, Bilboko Udaltzaingoarekin lankidetzan, 2024an atxilotu zuen akusatua beste bi emakumerekin batera, gama altuko mugikor faltsuen salmentaren bidez 16.000 euroko iruzurra egitea leporatuta.
Arabako Ikerketako Lurralde Zerbitzuak eta Errenteriako Ertzain-etxeak egindako ikerketaren ondorioz, eginbideak ireki dizkiete, ikertu gisa,…
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu gaur, asteazkena, goizaldean, lesio-delitu bat leporatuta, Arrigorriagako etxebizitza batean arma…
La Policía Nacional ha detenido este lunes en la Comunidad de Madrid a siete aficionados…
Dos hombres de 47 y 20 años de edad han sido detenidos por la Ertzaintza…
El evento anual de la Barandilla de la Concha, organizado por la Asociación de Profesionales…
Las jornadas de huelga previstas para esta semana para el cuerpo docente no han sido…